Mari Carmen Madariaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mari Carmen Madariaga
Bizitza
Jaiotza Igorre1927ko martxoaren 8a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Arteaga2004ko irailaren 10a (77 urte)
Jarduerak
Jarduerak pilotaria
Izengoitia(k) Arrati

Maria del Carmen Madariaga Bustinza (Igorre, Bizkaia, 1927ko martxoaren 8aArtea, Bizkaia, 2004ko irailaren 10a) euskal erraketista profesionala izan zen.

Pilotaren munduan Arrati goitizenez ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mari Carmen Madariaga, Arratia eskualdeko Igorre herrian jaio zen. Urkuzu auzoko Saldarri baserrian. Eibarko pilota eskolan ikasi zuen eta erraketista profesionala izatera heldu zen. 1942. urtekoa da familiak gordetzen duen Mari Carmenen Federazioko inskripzio fitxa.

Beste emakume erraketista askok bezala, Euskal Herritik kanpo jokatu zuen, hemen ez baitzegoen ondo ikusita emakumeak frontoian aritzea. Batez ere, Katalunia eta Madrilgo frontoietan jardun zuen.. Protektoratura jokatzen joateko eskaintza ere izan zuen, baina bertan behera utzi zuen aukera.

1943. urteko estatistika baten arabera, jokamolde guztiak kontuan hartuta (eskua, pala, erremontea, zesta...) 1.432 pilotari profesional zeuden eta horietatik erdia baino gehiago, 734 zehazki, emakume erraketistak ziren. 1947. urteko beste datu baten arabera, urte hartan 737 erraketista profesional zebiltzan kantxetan. Haietariko bat zen Mari Carmen.

1949. urtean, zazpi urtez profesional gisa jardun ondoren, ezkondu eta erraketista izateari utzi egin zion.

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bilboko La Esperanza frontoian 2013an ahaztutako erraketistei egindako omenaldian, aitzindarien zerrenda agertu zen.
  • Artean (Arratia), emakume erraketisten inguruko erakusketan, Mari Carmeni buruzko panela jarri zen 2018an

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]