Maria Ângela Carrascalão

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Ângela Carrascalão

Minister of Justice (en) Itzuli

2017ko urriaren 3a - 2018ko ekainaren 22a
Member of the National Parliament of East Timor (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaTimor Portugesa1951ko apirilaren 10a (73 urte)
Herrialdea Ekialdeko Timor
 Portugal
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta kazetaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Timorese Democratic Union (en) Itzuli

Maria Ângela Guterres Viegas Carrascalão (Caitucoloa, 1951ko apirilaren 10a) timortar kazetari, idazle, irakasle eta politikaria da, Ekialdeko Timorko Justizia Ministro ohia.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1951ko apirilaren 10ean jaio zen. Timorrera erbesteratu, timorar batekin ezkondu eta 13 seme-alaba izan zituen Manuel Viegas Carrascalão portugaldar anarkistaren alaba da[1].

1978tik 2002ra, Notícias de Portugal, Agência Noticiosa Portuguesa eta Lusa albiste-agentzietan lan egin zuen, baita Sociedade Independente de Comunicação (SIC) telebista katean, Jornal Expresso aldizkarian eta Público egunkarian ere. Lia Foun egunkari elebiduneko editoreaeta Australiako SBS irratiko berriemailea izan zen. Dokumentalista eta interprete gisa lan egin zuen Ekialdeko Timoko Akordio, Berdintasun eta Adiskidetasun Batzordean[2][3].

2007an, Timor Batasun Demokratikorako hautagai gisa aurkeztu zen hauteskunde legegileetan eta hurrengo bi urteetan Ekialdeko Timorko 4. Gobernuko Defentsarako Estatu Idazkaritzako kabineteburu izan zen.

Ekialdeko Timorko Unibertsitate Nazionalean ikasi zuen. 2010ean doktoretza lortu eta hurrengo urtean Zuzenbide Fakultateko irakasle egin zen[2][3][4].

2013an, Taur Matan Ruak presidenteak Ekialdeko Timorko Irrati-Telebistako Kontseiluko kide izendatu zuen lau urterako[5].

2017an, Francisco Guterres presidenteak Justizia Ministro izendatu zuen. Urriaren 17an hartu zuen kargua, eta hurrengo urtean amaitu zen bere agintaldia[6][2][4][7].

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2021: Lusofoniako Merezimenduaren Saria[8]

Lan hautatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Timor, os Anos da Resistência (2002)
  • Taur Matan Ruak: a vida pela independência (2013)[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Portugesez) «Ministra da Justiça, Maria Ângela Guterres Viegas Carrascalão» East Timor Law & Justice Bulletin 2017-10-23 (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
  2. a b c (Portugesez) «Biografia de Sua Ex. Ministra da Justiça (Biography of former Ministers of Justice): Maria Ângela Guterres Viegas Carrascalão» Ministério da Justiça (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
  3. a b c (Portugesez) «Maria Ângela Carrascalão» Wook (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
  4. a b (Portugesez) «Presidente timorense nomeia quatro últimos membros do Governo» Diário de Notícias 2017-10-13 (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
  5. (Portugesez) «República Democrática de Timor-Leste. Decreto Presidente 5/2013» Jornal da República 2013-02-04 (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
  6. (Portugesez) «PR timorense empossa últimos cinco membros do VII Governo constitucional» Diário de Notícias 2017-10-17 (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
  7. (Portugesez) «VII Governo Constitucional» Governo de Timor-Leste (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
  8. (Portugesez) «V edição da Gala Prémios da Lusofonia» União das Cidades Capitais de Língua Portuguesa 2021-10-25 (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]