Ekialdeko Timor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ekialdeko Timorko Errepublika Demokratikoa
Repúblika Demokrátika Timór-Leste
República Democrática de Timor-Leste
Ereserkia: Pátria (en) Itzuli
Leloa: Unidade, Acção, Progresso
("Batasuna, Ekintza, Garapena")
Flag of East Timor.svg
Ekialdeko Timorko bandera
Coat of arms of East Timor.svg
Coat of arms of East Timor (en) Itzuli
Timor Leste (orthographic projection).svg
East Timor - Location Map (2013) - TLS - UNOCHA.svg
Geografia
HiriburuaDili
8°33′13″S 125°34′42″E
Azalera14.918,72 km²
Punturik altuenaTatamailau
Punturik sakonenaTimorko itsasoa (0 m)
KontinenteaAsia
MugakideakIndonesia, Asiako Hego-ekialdeko Elkartea eta Australia
Administrazioa
Gobernu-sistemaerdipresidentzialismo
Ekialdeko Timorreko presidenteaFrancisco Guterres
Ekialdeko Timorreko lehen ministroaTaur Matan Ruak (en) Itzuli
LegebiltzarraNational Parliament (en) Itzuli
Harreman diplomatikoakWikidata logo.svg Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria1.296.311 (2017)
Green Arrow Up.svg112.668 (2015)
Dentsitatea86,89 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 17
Emankortasun-tasa5,1 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak33.004 (2015)
Bizi-itxaropena68,881 (2016)
Giza garapen indizea0,625 (2017)
Ekonomia
BPG nominala2.954.620.999,5844 US$ (2017)
Green Arrow Up.svg433.613.320,75812 (2016)
BPG per capita2.279 US$ (2017)
Green Arrow Up.svg292 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa9.369.954.465 international United States dollar (en) Itzuli (2017)
Red Arrow Down.svg−625.046.263 (2016)
BPG per capita EAPn7.228,169 international United States dollar (en) Itzuli (2017)
Red Arrow Down.svg−650,155 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala5 % (2016)
Erreserbak544.434.360 US$ (2017)
Green Arrow Up.svg263.480.653 (2016)
Inflazioa0 % (2016)
Green Arrow Up.svg0,6 (2015)
Historia
Sorrera data: 2002ko maiatzaren 20a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+670
ISO 3166-1 alpha-2TL eta TP
ISO 3166-1 alpha-3TLS eta TMP
Ordu eremua
Elektrizitatea220 V. 50 Hz.Europlug (en) Itzuli, Type E (en) Itzuli, Schuko (en) Itzuli eta AS/NZS 3112 (en) Itzuli
Internet domeinua.tl
timor-leste.gov.tl

Ekialdeko Timor[1] (tetumez: Timór-Leste), izen ofiziala Timor-Lesteko Errepublika Demokratikoa[1] (portugesez: República Democrática de Timor-Leste; tetumez: Repúblika Demokrátika Timór-Leste) hego-ekialdeko Asiako estatu burujabea da, Timor uhartearen ekialdeko erdia hartzen duena. 15.007 kilometro koadroko eremua dauka,[2] eta 2015ean 1.18 milioi biztanle zituen.[3] Dili da hiriburua.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko Timor hego-ekialdeko Asian dago, Malaysiar artxipelagoan, hego latitudeko 8° eta 10° artean, eta ekialdeko longitudeko 124° eta 128° artean. Timor uhartearen ekialdeko erdia hartzen du, eta baita Oecusse barrendegia (uhartearen mendebaldean dagoena) eta Atauro eta Jaco uharte txikiak.[4] Ombaiteko itsasartea, Wetarko itsasartea eta Bandako itsasoa ditu iparraldean; hegoaldean, Timorko itsasoak banatzen du Australiatik; eta mendebaldean Indonesia du (Mendebaldeko Timor).

Herrialde menditsua da. Gailurrik garaiena Tatamailau mendia da (2.963 metro). Klima tropikala du, beroa eta hezea, bi urtarorekin: euritsua eta lehorra. Urtaro euritsua laburra izaten da; metro koadroko 1.475 mm inguru euri egiten du. Herrialdearen ekialdeko muturrean dagoen Paitchau mendilerroak biodibertsitate handiko oihan primarioak ditu, eta BirdLife Internationalek hegaztien kontserbaziorako gune garrantzitsu izendaturik dauka.[5] Iparraldeko kostaldean koralezko uharri sistema garrantzitsu ugari daude, arriskuan daudenak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1512an, portugaldarrak egin ziren Timor uhartearen jabe. Sandalo egurra, eztia, argizaria, kafea eta esklaboak lortzeko erabiltzen zuten. XVII. mendetik aurrera, borroka handiak izan ziren herbeheretarren eta portugaldarren artean Timor zela-eta. Azkenean, 1859an, bitan banatu zuten ofizialki uhartea: mendebaldeko erdia, Nusu Tenggara, herbeheretarren mende geratu zen, eta ekialdeko erdiak portugaldarren esku segitu zuen. 1895ean, portugaldar kolonizatzaileen aurkako erreboltak izan ziren.[6] Bigarren Mundu Gerra bukatutakoan, Indonesia egin zen Nusu Tenggararen jabe. Ekialdeak, berriz, portugaldarren mende segitu zuen 1975 arte.

1975ean Krabelinen Iraultza gertatu zen Portugalen. Militar progresistek diktadura salazarista amaiarazi zuten. Ondorioz, deskolonizazio prozesua hasi zen eta Lisboak Ekialdeko Timorren zituen ordezkariak erretiratu zituen. Fretilin (Ekialdeko Timorko Burujabetasunerako Fronte Iraultzailea) fronte independentista eta ezkertiarrak hartu zuen agintea. Denbora gutxirako, ordea; berehala Indonesiak inbaditu baitzuen. Suharto diktadoreak agintzen zuen orduan Indonesian eta haren indarrek sarraski handiak egin zituzten Timorren. 183.000 lagun hil zituzten,[7] orduko biztanleen herenak. 1976an, Ekialdeko Timor Indonesiako 27. probintzia izendatu zuen ofizialki Suharto diktadorearen gobernuak. NBEk ez zuen inoiz onartu hori.[6]

Geroztik, Fretilinek Indonesiako administrazioaren aurkako gerrillan jardun zuen. 1985ean, Ekialdeko Timor Indonesia zela onartu zuen Australiak; onarpen hori kolpe handia izan zen erreboltari independentistentzat. 1996an, Carlos Ximenes Belo gotzainak eta José Ramos-Horta erbesteko Atzerri ministroak Bakearen Nobel saria jaso zuten, timortarren eskubi-deen alde egiteagatik. 1998an, protesta handien ondoren, Indonesiako Suharto diktadoreak boterea utzi behar izan zuen. Ekialdeko Timorko aldarrikapenak indartu egin ziren, eta B. J. Habibie presidente berriak autonomia eskaini zien.[6]

1999an, autonomia edo independentzia aukeratzeko eskumena timortarren esku uztea hitzartu zuten Portugalek eta Indonesiak. NBEk gidatuta, erreferenduma egin zuten abuztuan: biztanleen % 78,5ek independentziaren alde bozkatu zuten. Indonesiaren aldeko paramilitarrek, Armadaren laguntzaz, sarraski handiak egin zituzten, jende asko hil zuten eta azpiegitura guztiak hondatu. NBEk gidatutako hiru urteko trantsizio epea hasi zen. 2002ko maiatzaren 20an, estatu independente gisa eratu zen Ekialdeko Timor.[6]

Xanana Gusmão izan zen herrialde independentearen lehenbiziko presidentea. 2006an, krisi larri batek astindu zuen herrialdea, Armadako hainbat kidek -uhartearen mendebaldekoak guztiak- bazterketa salatu eta hainbat protesta ekintza egin zituzten. Poliziak gogor ekin zuen haien kontra eta liskarrek gizartean ere izan zuten eragina. Orotara 30 lagun hil ziren, eta beste 155.000 pertsona beren etxeetatik ihes egin behar izan zuten. Timorrek nazioarteko armadaren laguntza behar izan zuen egoera baretzeko. Lehen ministro Mari Alkatirik dimititu egin zuen, eta José Ramos-Horta Bakearen Nobel saridunak ordeztu zuen.[8] 2007ko maiatzean, Ramos-Horta nagusitu zen lehendakaritzarako hauteskundeetan, eta Gusmão lehen ministro bilakatu zen.

2008ko otsalean, presidentearen egoitza tirokatu zuen matxinatutako militar talde batek, eta José Ramos-Horta oso larri zauritu zuten.[9] Taur Matan Ruakek irabazi zituen 2012ko presidentetzarako hauteskundeak, eta Francisco Guterresek 2017koak.[10]

Gobernua eta administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konstituzioa 2002an onartu zen. Haren arabera, errepublika presidentzialista da Ekialdeko Timor. Errepublikako presidentea da estatuburua, eta lehen ministroa gobernuburua. Legebiltzarrak (Parlamento Nacional) 65 kide ditu.[4]

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea hamahiru udalerritan banaturik dago.

Ekialdeko Timorko udalerriak
Udalerria Hiriburua Eremua
(km2)[3]
Biztanleria
(2015)[3]
Dentsitatea
(bizt/km2)[3]
1 Lautém Lospalos 1.817 65.240 35,9
2 Baucau Baucau 1.504 123.203 81,9
3 Viqueque Viqueque 1.873 76.033 40,6
4 Manatuto Manatuto 1.783 46.619 26,1
5 Dili Dili 364 277.279 761,8
6 Aileu Aileu 736 48.837 66,3
7 Manufahi Same 1.333 53.691 40,3
8 Liquiçá Liquiçá 560 71.927 128,4
9 Ermera Gleno 757 125.702 166,1
10 Ainaro Ainaro 803 63.136 78,6
11 Bobonaro Maliana 1.378 97.762 70,9
12 Covalima Suai 1.199 65.301 54,5
13 Oecusse Pante Macassar 814 68.913 84,7

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lospalosko merkatua.
Dili eta Atauro uhartea.

2020an 1.383.000 biztanle zituen. Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak % 40 dira, 15-24 urte bitartekoak % 20,3, 25-54 urte bitartekoak % 30,4, 55-64 urte bitartekoak % 5,2 eta 65 urtetik gorakoak % 4,1. Bizi itxaropena 69,3 urtekoa da; 67,6 urtekoa gizonezkoena eta 71,1 urtekoa emakumezkoena (2020ko zenbatespenak).[4]

Banaketa etnikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Austronesiarrak (malaiar-polinesiar jatorrikoak) eta papuarrak dira talde etniko nagusiak; txinatar gutxiengo bat dago.[11]

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugesa eta tetuma dira hizkuntza ofizialak; indonesiera eta ingelesa ere erabiltzen dira. Hainbat hizkuntza indigena daude; tetumaz landa, mambae, makasae, baikenu, kemak eta bunak hizkuntzek dute hiztun kopururik handienak.[11][4]

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

% 97,6 katolikoak dira, % 2 protestanteak eta % 0,2 musulmanak (2015eko zenbatespenak).[4]

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dili (244.584 biztanle 2015ean), Baucau (17.357), Maliana (12.787), Lospalos (12.471) eta Pante Macassar (12.421) dira hiririk handienak.[4]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdeak mendekotasun handia dauka petrolio eta gasarekiko, eta estatuak horien ustiapenari esker osatzen ditu bere aurrekontuak. 2014ko datuen arabera, energiaren sektoreak barne produktu gordinaren % 60 ekartzen du. Timorko itsasoko erreserbek 36.000 eta 47.700 milioi euro arteko balioa dute, baina 2032rako agortuko direla aurreikusten dute adituek.[12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. East Timor Geography. easttimorgovernment.com (Noiz kontsultatua: 2020-4-23).
  3. a b c d East Timor. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2020-4-23).
  4. a b c d e f Timor-Leste. The World Factbook, cia.gov (Noiz kontsultatua: 2020-4-26).
  5. Mount Paitchau and Lake Iralalaro. datazone.birdlife.org (Noiz kontsultatua: 2020-4-26).
  6. a b c d Eskisabel, Idurre. Ekialdeko Timor: 500 urte, hamaika sarraski. Euskaldunon Egunkaria, 2002ko maiatzak 26, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-4-26).
  7. Indonesiaren okupazioaren ondorioz 183.000 timortar hil zirela dio Egiaren eta Adiskidetzearen Batzordeak. Berria egunkaria, 2005eko abenduak 21, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-4-26).
  8. Berasain, Kristina. Xanana Gusmao gerrillari ohia da faborito Ekialdeko Timorren gaur egingo diren bozetan. Berria egunkaria, 2007ko ekainak 30, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-4-26).
  9. Ramos Horta Timorko presidentea koman dago, matxinoek zaurituta. Berria egunkaria, 2008ko otsailak 11, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-4-27).
  10. Urtemuga, aro berri bati bidea irekitzeko. Berria egunkaria, 2017ko maiatzak 21, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-4-27).
  11. a b Ekialdeko Timor: 500 urte, hamaika sarraski. Berriaren Estilo Liburua, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-4-28).
  12. Fretilin nagusitu da Ekialdeko Timorren, eta elkarlanera deitu du. Berria egunkaria, 2017ko uztailak 24, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-4-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Asiako herrialde eta lurraldeak    (Nazio Batuen azpi-eskualdeka)

Erdialdeko Asia
Map Central Asia.PNG

AfganistanErrusiaKazakhstanKirgizistanUzbekistanTadjikistanTurkmenistan

Asiako Ekialdea
(Asia-Pazifikoa)

Map-World-East-Asia.png

Hego KoreaIpar KoreaJaponiaMongoliaTxina

Hego-mendebaldeko Asia
Ekialde Hurbila
Map world middle east.svg

Arabiar Emirerri BatuakArmeniaAzerbaijanBahrainEgiptoGeorgiaIranIrakIsraelJordaniaKuwaitLibanoOmanQatarSaudi ArabiaSiriaTurkiaYemen

Hego-ekialdeko Asia
LocationSoutheastAsia.PNG

BruneiEkialdeko TimorFilipinakIndonesiaKanbodiaLaosMalaysiaMyanmarSingapurThailandiaVietnam

Hegoaldeko Asia
Map-World-South-Asia.png

BangladeshBhutanIndiaMaldivakNepalPakistanSri Lanka

Beste entitate
politiko batzuk

PalestinaTaiwan