Maria Firmina dos Reis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Firmina dos Reis

Bizitza
JaiotzaSão Luís (Maranhão)1825eko urriaren 11
Herrialdea Brasil
Talde etnikoaAfrican Brazilians (en) Itzuli
melanodermia
HeriotzaGuimarães (Maranhão)1917ko azaroaren 11 (92 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, eleberrigilea eta irakaslea
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Uma Maranhense

Maria Firmina dos Reis (São Luís, Maranhão, Brasil, 1822ko martxoaren 11Guimarães, Maranhão, Brasil, 1917ko azaroaren 11) brasildar idazlea izan zen. 1859an, Úrsula liburua argitaratu zuen, Brasilgo lehen eleberri abolizionistatzat hartzen dena[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

São Luís uhartean (Maranhão) jaio zen 1822ko martxoaren 11n, baina 1825eko abenduaren 21ean bataiatu zuten gaixotasuna zela eta. 1847ko ekainaren 25ean, lehiaketa publikoan izena emateko asmoz, orduan gutxienez 25 urte zituztenentzat bakarrik posible zela eta, Maria Firminak bataio-ziurtagiria eskatu zuen eta berri eman zuen bere ama Leonor Filipa zela, Caetano José Teixeira merkatariaren esklaboa[2].

Bai bataio-agiriak bai 1847ko ziurtagiriak ez du Maria Firminaren aitaren izenik. Bere heriotza-agirian soilik deklaratu zen, 1917ko azaroaren 17an: João Pedro Esteves[2].

Hainbat iturriren arabera, Francisco Sotero dos Reis idazlearen lehengusina zen[2].

1830ean, São José de Guimarães herrira joan zen familiarekin bizitzera. Han egin zuen bere lanbidea lehen hezkuntzako irakasle gisa 1847tik 1881era[3]. Ez zen inoiz ezkondu[4].

1859an, Úrsula eleberria argitaratu zuen, Brasilgo historian emakume idazle baten lehen eleberritzat hartuta[5].

54 urte zituela, erretiroa hartu baino urtebete lehenago, ordaindu ezin zuten ikasleentzako doako ikastaro mistoa sortu zuen Maçaricon (Guimarãesetik kilometro gutxira)[6].

Maria Firmina dos Reisek Maranhãoko bizitza intelektualean parte hartu zuen: bertako prentsan kolaboratu zuen, liburuak argitaratu, antologiatan parte hartu eta, horrez gain, musikari eta musikagile izan zen[6]. Abolizionista zen eta Esklaboen aboliziorako ereserkia ere idatzi zuen[7].

1917ko azaroaren 11n hil zen, berak hazitako haurretako baten amaren etxean[7].

2019ko urriaren 11n, Googleko Doodle batek Maria Firmina dos Reisen 194. urtebetetzea oroitu zuen[8].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Úrsula (1859).
  • Gupeva (1861/1862).
  • Poemas (1861).
  • Cantos à beira-mar (1871).
  • A escrava (1887).
  • Hino da libertação dos escravos (1888)[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Portugesez) Lobo, Luiza. «A literatura de autoria feminina na América Latina» Revista Brasil de Literatura (Noiz kontsultatua: 2023-10-03).
  2. a b c (Portugesez) Santos Cruz, Mariléia dos; Lima de Matos, Érica de; Holanda Silva, Ediane. (2018). «“Exma. Sra. d. Maria Firmina dos Reis, distinta literária maranhense”: a notoriedade de uma professora afrodescendente no século XIX» Notandum 48: 151-166. (Noiz kontsultatua: 2023-10-03).
  3. a b (Portugesez) Muzart, Zahidé Lupinacci. (1999). Escritoras brasileiras do século XIX: Antologia. Florianópolis/Santa Cruz so Sul: Editora Mulheres/EDUNISC, 271-272 or. ISBN 85-86501-09-3..
  4. (Portugesez) Ferreira Pinto-Bailey, Cristina. «Na contramão: A narrativa abolicionista de Maria Firmina dos Reis» Literafro 2021-07-07 (Noiz kontsultatua: 2023-10-03).
  5. (Portugesez) Priore, Mary del; Bassanezi Pinsky, Carla. (2012). História das mulheres no Brasil. São Paulo: Contexto, 410 or. ISBN 978-85-7244-256-5..
  6. a b (Portugesez) Priore, Mary del; Bassanezi Pinsky, Carla. (2012). História das mulheres no Brasil. São Paulo: Contexto, 411-412 or. ISBN 978-85-7244-256-5..
  7. a b (Portugesez) Priore, Mary del; Bassanezi Pinsky, Carla. (2012). História das mulheres no Brasil. São Paulo: Contexto, 415-416 or. ISBN 978-85-7244-256-5..
  8. (Portugesez) «Conheça as obras essenciais de Maria Firmina dos Reis» O Globo 2019-10-11 (Noiz kontsultatua: 2023-10-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]