Maria Josefa Saavedra
Maria Josefa Saavedra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | La Paz, 1904 |
Herrialdea | Bolivia |
Heriotza | La Paz, 2000ko urriaren 18a (95/96 urte) |
Familia | |
Aita | Abdón Saavedra |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, abokatua eta unibertsitateko irakaslea |
María Josefa Saavedra Daza (La Paz, Bolivia, 1903ko martxoaren 19a – 2000?) kazetaria, abokatua eta gizarte-kudeatzailea izan zen. Emakume aitzindaria.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abdon Saavedra eta Celia Dazaren alaba, Señoritas lizeoan ikasi zuen, 16 urterekin sartu zen Zuzenbide Eskolan.[2] Aitzindaria, UMSAn Zuzenbidea ikasi zuen lehen emakumea izan zen, non abokatu lanean hasi zen 1925ean. Unibertsitateko irakasle lanetan ere jardun zuen.[3]
Bere ibilbidean, 1920ko hamarkadan La República aldizkarian emakumei buruzko orrialde bat izan zuen, eta Revista de Bolivia zuzendu eta bertan idatzi ere egin zuen. Parte hartu zuen Abokatuen Federazio Nazionalaren sorreran (1945) eta CONIF Emakumezkoen Erakundeen Konfederazioan (1958). Gurutze Gorriko presidentea izan zen eta Chacoko Gerra gertatu zenean, Gurutze Gorriko borondatezko erizain gisa sartu zen, eta bertan lagundu zien biktimei eta zaurituei.
Justizia Gorte Goreneko Ministro izendatutako lehen emakumea izan zen (1974-1976).
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Manual de Derecho Romano (1937)
- Régimen jurídico de la menor de edad en Bolivia (1950)
- El servicio social, nueva profesión de alto nivel y utilidad social (1952)
- Política de bienestar social (1982).
Aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Andeetako Kondorra domina eman zion Boliviako Estatuak.
- 1997an Martha Paredes Oviedok egilearen bizitzari eta obrari buruzko liburu oso bat argitaratu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Mamani, Elías Blanco. (). «Maria Josefa Saavedra, mujer pionera de Bolivia» Diccionario Cultural Boliviano (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
- ↑ «Mujeres transgresoras, una fuerza en la historia de Bolivia» www.paginasiete.bo (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
- ↑ Historia del teatro experimental universitario. .