Maria Magdalena (Vouet)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Magdalena (Vouet)
Jatorria
Sortzailea(k)Simon Vouet
Sorrera-urtea1614
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta panel (en) Itzuli
Dimentsioak63 (altuera) × 49 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
IconclassMAGDALENE)9 11HH(MARY MAGDALENE)9
Kokapena
LekuaKirinal jauregia
BildumaKirinal jauregia
Argumentu nagusiaMaria Magdalena

Maria Magdalena (frantsesez: Marie Madeleine) Simon Vouet margolari frantsesaren margolana da. 1614 eta 1615 artean egin zuen. Erromako Kirinal jauregian ikus daiteke. Agertzen den emakumearen izaera bertan agertzen den ikur bati esker dakigu: eskuetan duen lurrin-basoa, alegia. Itun Berrian azaltzen den arabera, Maria Magdalenak Kristo hil aurretik lurrindu zuen.[1] Estilo aldetik, barrokoan egokitzen da bete-betean.

Magdalenaren irudia oso landua izan da margolaritza klasikoan. Kasu honetan Magdalena gazte arrunta gisa agertzen da, itxura formalarekin, XVII. estiloan, ez Jesusen garaikoan. Buruaren inguruan auraren aztarna ikus daiteke. Argiak, argi-ilun teknika erabiliz, ez du emakumea erabat argitzen. Begira baxuak pentsakor irudia ematen dio pertsonaiari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Egile Batzuk(2010). Mitología clásica e iconografía cristiana, 337.or. R. Areces. ISBN 978-84-8004-942-9.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]