Argi-ilun
Argi-iluna (italieraz: chiaroscuro) argia eta ilunaren arteko kontrastea areagotzen duen margolaritza teknika da. Normalki kontraste horiek konposizio osoari dagozkio. Teknikaz gain, artista eta artearen historialariek hitza erabiltzen dute hiru-dimentsioko objektuen bolumena itzalen bidez markatzeko erabiltzen den teknika izendatzeko. Zineman eta argazkigintzan ere izen bera hartzen du fenomenoak.
Hasiera batean, margolari flamenkoek eta italiarrek erabili zuten, Cinquecento deritzon garaian. Haren une gorena Barrokoarekin izan zen, batez ere Caravaggiorekin. Estiloaren garapenetik tenebrismoa etorri zen.