Edukira joan

Maria Mercedes Antxeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Mercedes Antxeta
Bizitza
JaiotzaCaracas
Herrialdea Venezuela
HeriotzaCaracas, 1961
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak

Maria Mercedes Antxeta Quesada (Caracas, Venezuela, ? - Caracas, 1961) 1961eko uztailaren 18an, frankistek atxilotu zuten Donostian. Meliton Manzanasek torturatu zuen.[1] Oporretan zen Gipuzkoako hiriburuan eta talde antifrankista bat errepresioaren aurkako esku-orriak banatzen hasi zenean, inguruan harrapatu zuen. Espainiako Poliziak atxiloketa masiboak egin zituen, eta Antxeta ere eraman zuten, abizen euskalduna izaki. Brigada Politiko Sozialaren buru eta torturatzaile ezagun zen Manzanasen eskuetatik pasa zen, eta era basatian torturatu zuten. Venezuelako Gobernua Donostiatik ateratzeko moldatu zen, baina 46 egunen buruan hil zen Caracasen. Besteren artean, gorputza ebakiz josia eta bagina txikituta zeukan. 1961 eta 1993 artean hamalau pertsona hil ziren Euskal Herrian Poliziak eginiko torturen ondorioz.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]