Melitón Manzanas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Meliton Manzanas» orritik birbideratua)
Melitón Manzanas
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMelitón Manzanas González
JaiotzaDonostia1909ko ekainaren 9a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaIrun1968ko abuztuaren 2a (59 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolizia
Enplegatzailea(k)Cuerpo General de Policía (en) Itzuli  (1941eko uztaila -  1968ko abuztuaren 2a)
Jasotako sariak
KidetzaBrigada Politiko-soziala

Melitón Manzanas González (Donostia, Gipuzkoa, 1909ko ekainaren 9a - Irun, Gipuzkoa, 1968ko abuztuaren 2a) Espainiako Brigada Politiko-sozialarenFrancoren polizia politikoaren— Donostiako buru izan zen urte askoan.

Bigarren Mundu Gerran, Gipuzkoako Irunen jarri zioten lanpostua, bertan disidentzia politikoaren jazarpen lanetarako eskuak libre utzirik. Gestapoaren kolaboratzailea izan zen bitarte horretan,[1][2] eta frankismoaren Gipuzkoako errepresioa hezurmamitu izanagatik ezagun izan zen, bereziki atxilotu politiko ugari torturatzeagatik.[3][4][5]

ETAk Irungo haren etxeko eskaileretan hil zuen 1968ko abuztuaren 2an. Euskal herritar askok atseginez ikusi zuten hilketa hori.[2] Atxilotuak Burgosko Prozesuan epaitu zituzten. Espainiako gobernuak Meritu Zibilaren Urrezko Domina esleitu zion 2001ean.[6]

Torturatu zituenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerrenda osoa, ezaguna ez izateaz gainera, luzeegia litzateke, baina ondorengo hauek dira Melitón Manzanasek torturatuetako ospetsuenak:[7][8][9][3][10]

Jaso dituen sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Gobernuak sari ugari eman dizkio; azkena, Espainiako merezimendu zibilaren domina, 2001ean, José María Aznar Espainiako gobernuburu zela.[3][4][5] Erregimen frankistak, berriz, Manzanas zoriontzeko jendaurreko 50 ekitaldi egin zituen, eta ohore domina berezia ere eman zion: Espainiako polizia merezimenduaren gurutzea, 1964an. Ordurako, Euskadin diktadura frankistaren errepresioa zuzentzen zuen, Donostiako Brigada Politiko-sozialaren buru gisa.[3]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal jatorria zuelako susmagarritzat hartuta Donostian atxilotua, Manzanasek zortzi egunez torturatu ondoren, larri zaurituta itzuli zen Venezuelara, eta 46 egunera hil zen
  2. Manzanasek torturatu ondoren hil zen, buruan eman zizkioten kolpeen ondorioz

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Arrondo, César. Melitón Manzanas: 40 años después. (Noiz kontsultatua: 2017-08-02).
  2. a b (Gaztelaniaz) Pérez Pérez, Jose Antonio. (2013). [revistas.ucm.es/index.php/CHCO/article/viewFile/42648/40527 «Historia (y memoria) del antifranquismo en el País Vasco»] Cuadernos de historia contemporanea. , 41-62 or. ISSN 0214-400X. revistas.ucm.es/index.php/CHCO/article/viewFile/42648/40527.
  3. a b c d «Hablan las víctimas de Melitón Manzanas» El País, 2001-01-28.
  4. a b «El Gobierno condecora al policía torturador Melitón Manzanas por ser víctima de ETA», El Mundo, 2001-01-20.
  5. a b «España: no deben tolerarse las recompensas a torturadores», Amnesty International, 2001-01-30.
  6. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2001-01-28). «Reportaje | HABLAN LAS VÍCTIMAS DE MELITÓN MANZANAS» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-01-11).
  7. Sola, Ramón. (2010-11-22). «Vidas sesgadas que son más que víctimas colaterales de 50 años de conflicto» Gara.
  8. Isabel CAÑEDO VEGA: «Escrito de conclusiones en el caso de Melitón Manzanas».
  9. «Meliton Manzanas: un torturador franquista re-condecorado por la democracia», Ahaztuak 1936-1977 elkartea, 2008-02-04.
  10. Isabel CAÑEDO VEGA: «Recurso contencioso administrativo en el caso de Melitón Manzanas».

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]