Maria San Juan de Garonda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria San Juan de Garonda
Bizitza
JaiotzaMungia, ?
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMungia1508ko azaroaren 16a
Heriotza moduaheriotza zigorra: sutan errea
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakemagina

Maria San Juan de Garonda (Mungia, Bizkaia) bizkaitar emagina. 1508an Inkisizioak erre egin zuen sorginkeria leporatuta. Ingurukoen aitorpenetan oinarrituta, nahiz eta berak akusazioa ukatu, torturatu ondoren, Inkisizioak erruduntzat jo zuen emagin mungiarra, heretikotzat alegia, eta ondasunak kendu ondoren, erre egin zuen Mungiako Andra Mari elizako kanposantuan.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria San Juan emagina izan zen, Juan de Sentucho Çuberoren emaztea eta Juan de Garondaren ama.

Atxiloketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorginen aurka egin zen bilaketan atxilotu egin zuten, sorginkeria leporatuta, [2] Bizkaiko jaurerriko korrejidorea zen Rodrigo Vela Núñez de Ávilaren aginduz. Haren aurka hogeita lau lekukok deklaratu zuten, gizon eta emakume, denak adinez nagusiak, esanez, Mariaren ama hogeita hamar urte lehenago (1478an) erre egin zutela sorginkeria leporatuta eta Maria erruztatuak ere sorgin eta azti fama zeukala. Bilboko kartzelan giltzapetuta zegoela, Juan Martínez de Frías, Durangoko inkisidoreak erreklamatu egin zuen eta Durango Hiriko Inkisizioaren espetxera eraman zuten.[3]

Prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mariaren aurkako prozesuak 1508ko maiatzaren 29tik azaroaren 16ra arte iraun zuen. Bitartean, hainbat tormentu jasan zituen. Dokumentuetan jasota dagoenaren arabera, urriaren 5ean torturatu egin zuten eta emaginari riguroso de garrucha eman zitzaion. Tortura hau Inkisizioak erabili zuenetariko bat izan zen. Torturatuari soka bat lotzen zitzaion, esku batetik edo bietatik, eta ondoren soka hori garrutxa edo polea batetik pasatzen zen. Batzuetan, mina gehitzeko erruztatuaren oinetan harriak jartzen ziren. [4]

Urkamendia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1508ko azaroaren 16an Mariaren epaia irakurri zen, urkamendia jaso zen Mungiako Andra Mari elizaren kanposantuan eta erre egin zuten. [5]

Azkenik, aipatu eliza barnean sanbenitoa zintzilikatu zuten, gaztelaniaz idatzitako ondorengo mezuarekin: "Maria San Juan de Garonda, Juan de Sentucho Cuberoren emaztea, Mungiako elizapareko bizilaguna, hereje, apostata eta sorgin izateagatik zigortua. Mila bostehun eta zortzi urtea".[6]

Memoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mungian, emaginaren jaioterrian, "sorgiñ" proiektuaren barruan, Maria San Juan de Garonda film laburra egin dute. [7] trailerra ikusgai [8]
  • Gerediaga Elkarteak, 2016an, Maria San Juan de Garonda izena proposatu zuen Durangoko kaleren bati jartzeko. [9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]