Maria Teresa Borboikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maria Teresa Borboikoa
Infanta Maria Teresa of Spain.jpg
Bizitza
Jaiotza Madril1882ko azaroaren  12a
Herrialdea  Espainia
Bizilekua Palace of the Cuesta de la Vega Itzuli
Madrilgo Errege Jauregia
Heriotza Palace of the Cuesta de la Vega Itzuli1912ko irailaren  23a (29 urte)
Hobiratze lekua Panteón de Infantes
Familia
Aita Alfontso XII.a Borboikoa
Ama Maria Kristina Austriakoa
Ezkontidea(k) Prince Ferdinand of Bavaria Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Borboi leinua
Jarduerak
Jarduerak aristokrata
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Maria Teresa Borboikoa edo Maria Teresa Alfontsa Maria Teresa Isabel Eugenia Patrozinio Diega (Madril, 1882ko azaroaren 12an - Madril, 1912ko irailaren 23a) Espainiako infanta izan zen eta, ezkontzagatik, Bavariako printzesa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Teresa Borboikoa eta Fernando Bavariakoa, Luis Alfontso semearekin

Maria Teresa Borboikoa edo Maria Teresa Alfontsa Maria Teresa Isabel Eugenia Patrozinio Diega Madrilgo errege jauregian jaio zen 1882ko azaroaren 12an. Aita Alfontso XII.a eta ama, berriz, Maria Kristina Habsburgo-Lorenakoa izan zituen, bikotearen bigarren alaba izan zelarik. Alfontso XIII.a erregearen arreba izan zen.

Aita Alfontso XII.a 1885eko azaroaren 25ean hil zen 28 urte besterik ez zituenean eta emaztea haurdun zegoen une horretan. Jaioko zena mutila ala neska izango zen jakin gabe, ez zuten alaba zaharrena zen Maria Mercedes Asturiasko printzesa egin eta, 1886ko maiatzaren 17an, mutila zela ikustean, Alfontso XIII.a egin zuten errege jaio bezain pronto. Maria Teresa, berriz, errege-erreginaren bigarren alaba ez zen erregina izateko hezia izan eta infanta izan zen bizitza osoan[1].

1906ko urtarrilaren 12an Madrilgo Errege Jauregian ezkondu zen bere lehengusu zen Fernando Bavariako printzearekin; senargaia Elisabet II.a Espainiakoaren biloba eta Luis Fernando Bavariakoa eta Maria de la Paz Borboikoaren semea zen. Fernandok eta Maria Teresak lau seme-alaba eduki zituzten:

  • Luis Alfontso Bavariakoa eta Borboia (1906-1983), Espainiako infantea.
  • Jose Eugenio Bavariakoa eta Borboia (1909-1966), Espainiako infantea; Odielko Kondesarekin ezkondu zen eta lau ume eduki zituen.
  • Maria de las Mercedes Bavariakoa eta Borboia (1911-1953), Espainiako infanta, Georgiako printzearekin ezkondu zen eta bi ume eduki zituen.
  • Maria del Pilar Bavariakoa eta Borboia (1912-1928).

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1912ko irailaren 23an Madrilgo Kale Nagusiko 99-101 zen bere erresidentzian azken umealdiaz errekuperatzen ari zenean -irailaren 15ean jaio zen Pilar infanta-, enbolia batek hil zuen Maria Teresa 30 urte besterik ez zituenean.

El Escorialko Infanteen Panteoian lurperatu zuten hilabete bereko 25ean. Anaia zuen Alfontso XIII.aren aginduz, hileta haietan, Asturiasko printzesari zegozkion ohoreak jaso zituen.

Arbasoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitona
Frantzisko Asiskoa eta Borboikoa
Amona
Elisabet II.a Espainiakoa
Aitona
Karlos Fernando artxidukea
Amona
Isabel Frantziska Austriakoa artxidukea
Aita
Alfontso XII.a Espainiakoa
Ama
Maria Kristina Habsburgo-Lorenakoa
Maria Teresa Borboikoa


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria Teresa Borboikoa Aldatu lotura Wikidatan