Elisabet II.a Espainiakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Elisabet II.a Espainiakoa
Elisabet II.a Espainiakoa

1852an Franz Xavier Winterhalterrek margotua


Escudo de Carlos III de España Toisón y su Orden variante leones de gules.svg
Espainiako erregina
1833ko irailaren 29a – 1868ko irailaren 30a
Aurrekoa Fernando VII.a
Ondorengoa Pascual Madoz

Jaiotza 1830eko urriaren 10a
Madril  Espainia
Heriotza 1904ko apirilaren 7a
Paris  Frantzia
Ezkontidea(k) Frantzisko Asiskoa eta Borboikoa
Gurasoak Fernando VII.a eta Maria Kristina Borboikoa
Seme-alabak * Maria Isabel Borbón y Borbón
  • Alfontso XII.a Espainiakoa
  • Maria de la Concepción Borbón y Borbón
  • Maria del Pilar Borbón y Borbón
  • Maria de la Paz Borbón y Borbón
  • Maria Eulalia Borbón y Borbón
Sinadura Elisabet II.a Espainiakoa-ren sinadura

Elisabet II.a Borboikoa[1] (Madril, 1830eko urriaren 10a - Paris, 1904ko apirilaren 7a) Espainiako erregina izan zen 1833tik 1868 arte, 1830ean ezarritako Berrespen Pragmatikoak Lege salikoa indargabetu zuelako. Haren jaiotzak eta tronuratzeak Lehen Karlistaldia abiarazi zuen, haren osaba Karlos Maria Isidro Borboikoak koroari uko egin behar izan ziolako. Euskal Herria aukeratu zuen udaleku, oporrak Donostian, Zarautzen nahiz Lekeition maiz ematen baitzituen.

La Gloriosa edo Loriatsua izenaz ezaguna den estatu kolpeak tronutik bota zuen eta Parisa alde egin zuen. 1870ean, bere seme Alfontso XII.aren alde abdikatu behar izan zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elisabet, umea

Elisabet II.a izango zena 1830eko urriaren 10ean jaio zen Madrilen. Maria Elisabet Luisa bataiatu zuten eta Fernando VII.a Espainiako erregearen eta haren laugarren emazte eta iloba Maria Kristina Borboikoaren alaba zaharrena izan zen.

Aita lehendik beste hiru aldiz ezkonduta zegoen, baina hiru emazte horiek ez zioten Fernando VII.aren erregeordea izateko semerik eman. Horregatik, 1830ean Elisabet jaio zenean, askok bera erregina izango zenaren itxaropena izan zuten. Fernando VII.ak bere oinordekotza ziurtatzeko, 1830eko Berrespen Pragmatikoa aldarrikatu zuen, bere anaia Karlos Maria Isidro Borboikoa infantearen kalterako izan zena. Lege horrek 1789an Gorteek onartu zuten testua argitaratzea mugatu zuen, 1789ko Berrespen Pragmatikoa izenaz ezaguna. Haren helburua ondorengotzaren sistema tradizionala zaharberritzea zen. Horrela, erregea semerik izan gabe hilko balitz, haren alaba Elisabeti erregetza hartzeko baimena eman behar zion. Beraz, 1833ko irailaren 29anbFernado VII.hil zenean, Elisabet II.ak oraindik hiru urte besterik ez zituenean, Espainiako tronua eskuratu zuen, baina hain txikia zenez, haren ama, Maria Kristina Borboikoa, erreginaorde izan zen, alaba adin nagusiko izan zen arte.

Osaba Don Karlosek izendapen hura onartu ez eta Lehen Karlistadak eztanda egin zuen, luze iraungo zuen gatazka dinastiko bati hasiera emanez. Berrespen Pragmatikoaren oposizioa zela eta, Fernando VII.ak bere anaia atzerrira erbesteratzea beste aukerarik ez zuen izan eta, horren ondorioz, isabelinoak eta karlistak gero eta gehiago zatitu eta, azkenean, Lehen Karlistaldia hasi zen.

Elisabet II.aren erregealdiko lehen urteetan, adinez txikikoa zen bitartean, haren ama aritu zen erregeordetzan 1840. urtera arte, Lehen Karlistaldia (18331840) bukatu zen urte berean. 1840ko urriaren 17tik 1843ko uztailaren 23ra arte, berriz, erregeordetza Espartero jeneralaren (18401843) eskuetan egon zen, azkenean karguari uko egitea behartu zuten arte. Hirugarren erregeordetza egotea saihestearren, Espartero aurrerakoiak boterea galdu ondoren, Elisabeten adin nagusitasuna aurreratu egin zuten eta 13 urterekin erregina izendatu zuten 1843ko azaroaren 8an.

Haren erreginaldian liberalismo moderatuaren alde egin zuen, Espartero berriro ere boterera eraman zuen prozesu iraultzailearen ondorengo Biurteko Aurrerakoiko tartean (1854-1856) izan ezik.

Ezkontza eta ondorengotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elisabet eta Frantzisko Asiskoa

Bere lehengusu Frantzisko Asiskoarekin ezkondu zen 1846an, 16 urte zituela, eta horrek altxamendu karlista eragin zuen, Don Karlosen semearekin ezkonduta lortu nahi zuten batasun dinastikoa zapuztuta geratu zelako. Ezkonlagunak odoleko lehengusuak ziren era bikoitzean: gizonaren aita, Frantzisko Paulakoa Borboikoa infantea, Fernando VII.aren anaia zen eta ama, berriz, Luisa Carlota Broboikoa-Dos Sicilias, Maria Kristina Borboikoaren ahizpa. Elkarren arteko harremana segituan hondatu zen eta ez ziren inoiz zoriontsu izan. Erregina gazte kaskarin eta bizizalea izan zen eta maitale ugari izan zituen bere agintaldian[2]. Dozena bat alditan geratu zen haurdun, baina sema-alaba asko berehala hil ziren:

  • Alfontso (1857-1885), 1874an Alfontso XII.a Espainiako erregea izan zena.
  • Luis Borboikoa eta Borboikoa (1849), hilaurra.
  • Fernando Borboikoa eta Borboikoa (1850): jaio ondoren, berehala hil zen.
  • Maria Elisabet Borboikoa eta Borboikoa (1852ko abenduaren 20a - 1931ko apirilaren 23a), Agrigentoko kondesa.
  • Maria Kristina Borboikoa eta Borboikoa (1854ko urtarrilaren 5a - 1854ko urtarrilaren 8a) jaio eta hiru egunera hil zen.
  • Frantzisko Asisko Leopoldo Borboikoa (1856): jaio zen egun berean hil zen.
  • Maria Konzepziokoa Frantziska Asiskoa Borboikoa (1859-1861).
  • Pilarreko Maria Berenguela (1861-1879).
  • Pazko Maria Borboikoa eta Borboikoa (1862-1946), Luis Fernando Bavierakorekin ezkondua.
  • Maria Eulalia Borboikoa eta Borboikoa (1864-1958), Gallierako dukesa, Antonio Orleansekoa eta Borboikoarekin ezkondua.
  • Frantzisko Asisko Leopoldo Borboikoa eta Borboikoa (1866), jaio eta aste gutxitara hil zen.

Haren agintaldian hainbat eskandalu piztu ziren, burubero talde baten eragin eta agindupean egon zelako beti, besteak beste, sor Patrocinio, zaurien moja, eta aita Fulgencio aitor entzulea. Horrek herriaren higuina ekarri zion.

Bestalde, Elisabet II.ak hasi zuen Borboiak Donostiara itsasoan bainatzera joateko izan zuten ohitura, 1845etik aurrera amarekin bertaratu baitzen, medikuen aholkuei jarraiki.

Haren agintaldian lege hauek onartu ziren: 1845eko Konstituzio moderatua, Madotzen Desamortizazio legea 1855ean eta Heziketa Publikoarena 1857an, Moyanoren legea izenaz ezagutzen zena. Azken lege hori XX. mende erdialdera arte egon zen indarrean. 1844an Guardia Zibila sortu zuen eta nazioarteko politikaren alorrean, Afrika Iparraldean hedapen txikia bultzatu zuen, 1859-60ko Gerraren bidez.

1868ko Iraultzarekin amaitu zen haren agintaldia, eta Frantzian erbesteratuta bizi izan zen, 1904an hil zen arte.

Erregetza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Elisabet II.a Espainiakoaren erregealdia»

Elisabet II.aren erregealdia Espainiaren trantsizio garai batean izan zen, erregetzak parlamentuari hainbat botere igaro baitzion. Erregealdian, Amerikako kolonia gehienek independentzia lortu zuten. Erreginak Espainiako politikan sarri esku hartzen zuen, politikarien artean ondoeza sortuz eta, azkenean, 1868ko Iraultza eraginez.

Baldomero Espartero Maria Cristina Espainiakoa Espainiako I. Errepublika Elisabet II.a Espainiakoa Fernando VII.a Espainiakoa

Erbestealdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elisabet II.a Espainiakoa

Elisabet II.ak, destino tristeen erregina izenaz ere ezaguna, 1868ko Iraultzari aurre egin behar izan zion (Iraultza Loriotsua ere deitua). Horren ondorioz, Espainiatik alde egitera behartuta egon zen eta uda Donostian pasatzen ari zela, trenez alde egin zuen. Frantzian erbesteratu zen eta bertan Napoleon III.aren eta Eugenia de Montijoren babesa jaso zuen; 1870eko ekainaren 25ean, Parisen bere semearen alde abdikatu zuen, Alfontso XII.a, alegia. Bitartean, gobernuko zenbait talderen laguntzari esker, Amadeo Savoiakoa printzea tronua ordezkatzeko aukeratua izan zen, Amadeo I.a Espainiakoa izateko; Amadeo Viktor Emanuel II.a Italiakoaren semea zen, 1861etik Italiako erregea zena eta Savoiako etxea zegokiona, eta baita Maria Adelaida Austriakoaren (Karlos III.a Espainiakoaren birbiloba) semea ere.

Elisabet II.a Frantzian bizi izan zen erbestean; bertan, Espainiako Lehen Errepublikaren, bere seme Alfontso XII.aren erreinaldia eta heriotzaren (1885), bere errain Maria Kristina Austriakoaren erregeordetzaren eta bere biloba Alfontso XIII.aren erreinaldiaren hasieraren lekuko izan zen. 1868an tronua galdu zuenetik, senarrarekin bizitzeari utzi zion. Hura Épinay-sur-Seinera bizitzera joan zen eta bertan hil zen 1902an. Elisabet II.a 1904an Parisen hil zen, eta El Escorialen lurperatua izan zen, bere senarraren gorpuarekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Elisabet II.a Espainiakoa