Edukira joan

Maria Teresa Nuzzo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Teresa Nuzzo

Bizitza
JaiotzaValletta1851ko maiatzaren 11
HerrialdeaCrown Colony of Malta
 Erresuma Batua
HeriotzaĦamrun1923ko apirilaren 17a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta moja
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Maria Teresa Nuzzo (malteraz: Marija Tereża Nuzzo[1]; Valleta, 1851ko maiatzaren 11Ħamrun, 1923ko apirilaren 17a) maltar moja katolikoa izan zen, Bihotz Sakratuaren Alaben kongregazioaren sortzailea.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Teresa Nuzzo 1851ko maiatzaren 11n jaio zen Valletan eta hurrengo egunean bataiatu zuten[2]. Paolo Nuzzo eta Louisa Morrocchiren zazpi seme-alabetatik bigarrena zen[2][3], baina haren neba nagusia kolerak jota hil zen[4]. Zortzi urterekin sendotza egin zuen[4].

Garai hartako maltar haur gehienek ez bezala, Maria Teresak ikasketak egin zituen, haren izeba Rosinak ikastetxe pribatu bat zuzentzen baitzuen Valletan. 16 urterekin Teresak ikastetxea zuzentzen hasi zen, Rosina ordurako itsu baitzegoen eta handik gutxira hil baitzen[5].

Teresak moja izateko asmoa zuen, baina hori ezinezkoa zen bitartean, Pietro Pace kontzientziako gidariaren aholkatuz, boto pribatuak eman zituen. Bi urte geroago, Teresak hogeita bost urte zituela, aita hil zitzaion, eta bost urte geroago ama ere. Nuzzo klausuran sartzeko asmoa zuen, baina Pacek uste zuen ez zitzaiola egokituko. 1902ra arte, ikastetxe batean lan egin zuen, eta 1903an Bihotz Sakratuaren Alaben kongregazioa sortu zuen[5]. 1923an hil zen Ħamrunen.

Bihotz Sakratuaren Alaben kongregazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bihotz Sakratuaren Alaben kongregazioaren sorrera-datatzat 1903ko azaroaren 21a hartzen da[5]. 1988an Vatikanoaren onespen ofiziala jaso zuen[6]. Gaur egun, kongregazio honetako monasterioak Maltan ez ezik, Italian, Indian, Kenyan, Tanzanian, Ugandan, AEBetan, Filipinetan[6], Irlandan, Libian eta Hego Korean ere badaude[4].

Kongregazioko mojek hezkuntza-jardueretan dihardute, besteak beste Marsako lehen hezkuntzako eskolan, Ħamrungo haurtzaindegian, Żurrieqeko unezurtztegian eta Żejtun eta Mellieħako haurrentzako zentroetan[6].

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marsako (Malta) eta Ruiruko (Kenya) lehen hezkuntzako eskolak Maria Teresa Nuzzoren izena daramate[7][8].

2003ko maiatzaren 2an, Nuzzoren beatifikazio prozesua hasi zen[9].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Malteraz) «Qaddejja ta’ Alla Madre Marija Tereża Nuzzo» Tagħrif Dwar il-Qaddisin (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  2. a b (Ingelesez) «The founder madre Teresa Nuzzo» Teresa Nuzzo Foundation jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-03-22) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  3. (Ingelesez) Testa, Michael. «Bid to beatify congregation founder, auxiliary bishop» Times of Malta 2003-05-03 (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  4. a b c (Ingelesez) «Madre Maria Teresa Nuzzo» Teresa Nuzzo jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-03-22) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  5. a b c (Ingelesez) «Our foundress, Maria Teresa Nuzzo» Daughters of the Sacred Heart jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-10-22) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  6. a b c (Ingelesez) «Daughters of the Sacred Heart» Daughters of the Sacred Heart jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-03-22) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  7. (Ingelesez) «Theresa Nuzzo School» Theresa Nuzzo School jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-03-22) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  8. (Ingelesez) «Teresa Nuzzo School» Ruiru jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-03-22) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  9. (Ingelesez) Zammit, Joe. «Candidates for canonisation» Times of Malta 2015-05-22 (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]