Valleta (Malta)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Valleta
Belt Valletta
herria
Malta, 2010 - panoramio - Bengt Nyman (23).jpg
Flag of Valletta, Malta.svg Valletta coa.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Malta
AlkateaAlexiei Dingli (en) Itzuli
Izen ofizialaBelt Valletta
Jatorrizko izenaBelt Valletta
Posta kodeaVLT
Geografia
Koordenatuak35°53′52″N 14°30′45″E / 35.8978°N 14.5125°E / 35.8978; 14.512535°53′52″N 14°30′45″E / 35.8978°N 14.5125°E / 35.8978; 14.5125
Valletta-map.svg
Azalera0.80 km²
Altuera56 m
MugakideakFloriana
Demografia
Biztanleria6.444 (2014ko martxoaren 31)
Green Arrow Up.svg725 (2012)
Dentsitatea8.055 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1566 (egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia356
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakPalermo eta Nobile Contrada dell'Aquila (en) Itzuli
cityofvalletta.org

Valleta[1] (malteraz: La Valletta) Maltako hiriburua da, uhartearen ipar-ekialdeko kostaldean kokatua. 6.966 biztanle zituen 2011n. Penintsula harritsu batean datza hiria, Porto Grandeko eta Marsamuscettoko golkoen artean. Oso kokagune estrategikoa du, eta base militar bat dago, Britainia Handiko itsas armadak Mediterraneoko erdialdea zaintzeko erabili zuena. Valletak portua, unibertsitatea eta aireportua ditu.

2018an Europako kultura-hiriburua izan zen, Ljouwertekin batera (Frisia).

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Valletta)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 24.5 23.7 25.6 30.2 33.8 38.9 41.9 43.1 35.8 30.0 26.2 24.3 43.1
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 15 15 16 18 22 26 30 30 27 23 19 16 21
Batez besteko tenperatura (ºC) 12 12 13 15 18 22 26 26 24 21 16 13 18
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 9 9 10 12 15 18 21 22 20 17 13 11 15
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 0.4 0.6 2.8 4.1 5.7 7.2 8.5 8.2 6.5 4.3 1.7 0.1 0.1
Eguzki orduak 155.0 169.5 217.0 270.0 310.0 330.0 372.0 341.0 270.0 217.0 180.0 155.0 2986.5
Iturria: Weatherbase[2], BBC Weather[3] (eguzki-orduak)

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria 1566an sortu zuten zuten Setio Handiaren ondoren eta bertako heroi izan zen Maltako ordenako buruzagi Jean Parisot de La Valletteren omenez.[4] 1570ean Maltako hiriburu izendatu zuten. Hiria Sceberras penintsulan eraiki zuten, Marsamxett eta Grand Harbour izeneko itsasadarren artean, ordura arte inongo erabilpenik ez zuen eremu batean. Uharteko kokagune estrategikoena zenez, oso harresi sendoez inguratu zuten hiria. Horren ondorioz, egun Europako gotorleku ikusgarrienen artean dagoela kontsideratzen da.[4] Harresiak eta gotorlekuak bost urtean eraikin ziren, garai hartarako izugarrizko epe laburra zena, kontuan izanik mugitu ziren harri izugarriak eta garaiko tresneria xaloa. Egunero 8.000tik gora langile aritzen ziren harresien eraikuntzan. Harresi lodien artean, tunelak eta pasaleku sekretuak eraiki zituzten ere.[4]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkataritza, ontziolak, ehungintza, tabakogintza eta turismoa dira ekonomia-jarduera nagusiak.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipagarriak dira XVI. mendeko San Joanen kokatedrala, Maisu Handiaren jauregia (XVI. mendekoa, gaur egun Errepublikako lehendakariaren egoitza dena), Aragoiko ostatua (museoa), Gaztelako ostatua, eta XVIII. mendeko liburutegia eta antzokia.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]