Maria Txurruka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Txurruka
Bizitza
JaiotzaElgoibar1923ko irailaren 26a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2000ko azaroaren 18a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 
Izengoitia(k)Churruca

Maria Txurruka Osoro (Elgoibar, Gipuzkoa1923ko irailaren 26a - 2000ko azaroren 18a) erraketista profesionala izan zen 33 ustez, 1939tik 1972ra.[1] Aurrelaria izan zen. Churruca izenaz jokatu zuen.

Erraketistak

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraketistak, 1938

Erraketista ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Txurruka Elgoibarko Orraindi baserrian jaio zen eta "Churruca" izenaz kantxaratu zen Bartzelonan 15-16 urte zituela. Ondoren, Madrilgo, Valentziako, Castelló de la Planako, Santa Cruz Tenerifeko eta Mexikoko frontoietan jokatu zuen. Maria mexikar batekin ezkondu zen, eta ia 50 urte egin zituen Mexikon. Mariak erraketista jardun zuen garaian Elgoibarko beste hainbat emakume aritu ziren frontoietan: Angela Juaristi, Felisa Muguruza, Juana Arrillaga edota Maria Arrillaga, besteak beste.[2]

Aitzindariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume kirolari aitzindariak izan ziren erraketistak. Arrakastaz beteriko hiru edo lau hamarkada bizi izan zituzten. 1940ko eta 1950eko hamarkadak izan ziren erraketisten urrezko aroa. Bartzelonan eta Madrilen zazpina frontoi zeuden orduan. Erraketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino. Garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin zutenak. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte. Azken urteotan aldiz, hainbat erakusketa eta omenaldi ari dira antolatzen erraketisten jaioterrietan.

Dokumentala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018an, "Raketistak" izeneko dokumentalaren bidez, herriko emakume erraketista profesionalen ibilbidea ikusteko aukera eskaini zuten Elgoibarko Udalak, Kirol Patronatoak eta Raketistak Lehen eta Orain Kultur eta Kirol elkarteak. Kirolari aitzindari haiei omenalditzat uler daitekeen urratsa.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Emakume erraketistak - Aintzinako lanbideak» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  2. «Ahizpa, raketista; Elgoibarko raketistak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-04).
  3. (Gaztelaniaz) «Pioneras en el frontón, a golpe de raqueta» El Diario Vasco 2018-03-11 (Noiz kontsultatua: 2020-03-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]