Mariana Austriakoa andrea erregina alarguna
Mariana Austriakoa andrea erregina alarguna | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Juan Carreño de Miranda |
Sorrera-urtea | 1669 |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura |
Dimentsioak | 211 () × 125 () cm |
Genero artistikoa | erretratua |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Pradoko Museoa |
Bilduma | Pradoko Museoa |
Inbentarioa | P000644 |
Argumentu nagusia | Mariana Austriakoa |
Historia | |
Erakusketak | Velázquez |
Mariana Austriakoa andrea erregina alarguna (gaztelaniaz: La reina viuda doña Mariana de Austria) Juan Carreño de Mirandak 1669an egindako margolana da.[1] Margolana Mariana Austriakoaren erretratua da, Filipe IV.a Espainiakoaren erregina ezkontidea 1649 eta 1665 artean eta Karlos II.a Espainiakoa bere semearen izenean erregeordea 1665 eta 1675 artean.
Diego Velázquezek hamazazpi urte aurretik Mariana Austriakoaren beste erretratu bat egin zuen, Filipe IV.a bere osabarekin ezkonberria zenekoan. Carreñok, berriz, 1669an errege-margolari izendatua, senarra hil eta lau urte beranduago erretratatu zuen, alargunaren burukoa zeramala. Erregina Errege-Alkazarreko Ispiluen Aretoan zegoen. Margolan honek lau bertsio ditu: Vienako Kunsthistorisches Museumena, Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiarena eta Pradoko museoarena eta Bilboko Arte Eder Museoarena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lafuente Ferrari, E.. (1971). Historia de la pintura española. in: Biblioteca básica Salvat. Salvat Editores y Alianza Editorial.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |