Edukira joan

Mariana Weissmann

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mariana Weissmann
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1933ko abenduaren 17a (90 urte)
Herrialdea Argentina
Jarduerak
Jarduerakfisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Buenos Airesko Unibertsitatea
Txileko Unibertsitatea
Jasotako sariak

Mariana Weissmann (Buenos Aires, 1933ko abenduaren 17a) argentinar fisikaria da. Materia kondentsatuaren fisika konputazionalean espezializaturik dago. 2003an Emakumezko Zientzialarien L'Oréal-UNESCO saria[1] eta fisikaren arloko Konex Fundazioko merituzko diploma irabazi zituen[2].

1965ean Buenos Airesko Unibertsitatean doktoratu zen eta Kaliforniako Teknologia Institutuan egin zuen graduondokoa[3]. 1966ko uztailaren 29an Polizia Federalak Buenos Airesko Unibertsitatea hustu egin zuen. Noche de los Bastones Largos («makila luzeen gaua») izenaz ezagutzen da gau hura[4]. Weissmannek unibertsitatean zuen postuari uko egin zion eta ez zen 1972 arte Argentinara itzuliko. Urte haietan Txileko Unibertsitateko Zientzia fakultatean akademikoa izan zen[4].

1972tik aurrera Argentinako Energia Atomikoaren Batzorde Nazionaleko kidea da[5] eta 2001etik Fisikako Zentro Latinoamerikarrean Argentinaren ordezkaria da.[6]

Material solidoen ezaugarrien ikerketa teorikoa eta simulazio numerikoa egin ditu, eta 120 artikulutik gora argitaratu ditu honen inguruan.

Izotzaren formazioa azaltzeko egindako lanei esker hodeietan euria eginarazteko posibilitatea ikusi zen[1]. Ondoren siliziozko azalerek karbono atomoekiko duten elkarreragina aztertu zuen, bai eta fulereno dopatuengan duen elkarreragina ere.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Gaztelaniaz) Clarín.com. (2003-02-27). «Una física argentina ganó un importante premio internacional» Clarín (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
  2. a b «Mariana Weissmann | Fundación Konex» web.archive.org 2014-07-14 (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
  3. «Mariana Weissmann» web.archive.org 2015-10-24 (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
  4. a b (Gaztelaniaz) TÉLAM. «Recordaron a científicos que fueron víctimas en la “Noche de los Bastones Largos”» www.telam.com.ar (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
  5. «Workshop dedicado a Mariana Weissmann» www.tandar.cnea.gov.ar (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
  6. (Ingelesez) «Mariana Weissmann» Interamerican Network of Academics of Sciences 2015-10-24 (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  7. (Gaztelaniaz) «Distinción a académicos y ex rectores» La Nación 2017-03-28 (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]