Mariano Sinués Martí

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mariano Sinués Martí
Bizitza
JaiotzaZaragoza1935eko otsailaren 7a
HeriotzaIruñea2017ko irailaren 8a (82 urte)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, ilustratzailea eta diseinatzaile grafikoa

Mariano Sinués Martí (Zaragoza, 1935eko otsailaren 7a - Iruñea, 2017ko irailaren 8a) espainiar margolari, ilustratzaile eta diseinatzaile grafikoa izan zen. Naiz eta aragoiarra jaio, bere burua nafartzat hartzen zuen, bere obraren zati handi bat horixe bera azaleratzen du. José Mª Muruzábal del Solar dioenez, «Hogeiko hamarkadaren amaieran eta hogeita hamarreko hamarkadaren hasieran jaiotako pintore nafarren belaunaldi handiaren parte da. Margolari horiek, agian Nafarroako pinturaren belaunaldirik handiena, Muñoz Sola, Ascunce, Lasterra, Echauri, Beunza, Buldain, Martín Caro, Eslava, Apezetxea eta Viscarret dira, ezagunenetako batzuk bakarrik aipatzearren. Azken batean, Sinués XX. mendearen bigarren erdiko pintura nafarraren protagonista izan den belaunaldi artistikoaren parte da.»[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaragozan jaio zen 1935. urtean, Espainiako gerra zibila hasi baino lehentxeago. 1940an bere familia eta bera Elizondora (Nafarroa) joan ziren bizitzera, handik bi urtera berriz ere eta behin betiko, bizitokia Iruñeko alde zaharrera aldatu zuten. Han, zazpi urte zituela, hasi zen marrazkigintzarako zeukan grina, Iruñeko San Luis de los Maristas ikastetxean ikasten ari zen bitartean.

Bere haurtzaroa pintatzeko eta marrazteko zeukan denbora guztia aprobetxatuz igaro zuen, bere koadernoak eta arbela marrazkiz betetzen zituen. Marrazketarako zuen erraztasunaren ondorioz, Santiago Erro anaiak ikastetxeko aldizkariaren irudiak enkargatzen zizkion. Erraztasun hori, oraindik haur bat izanda bere buruarentzat egiten zituen pelikulen animazioetan ere islatzen da. Hamalau urterekin, bigarren mailako ikasketak egiten ari zela, urtebete ematen du ohean gaixorik, eta ohean, etengabe irakurtzeko eta praktikatzeko aprobetxatzen du.[2]

Eskola garaia bukatuta, lehen esperientzia du olioarekin, erdipurdikoak bezala kalifikatzen dituenak ezagutza faltagatik. Berrogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, Sinués nerabe bat da, eta, lehen esperientziak ditu akuarelarekin, eta urarekin eta lumarekin egiten ditu obrak, berak ontzat jotzen dituenak.[3]

Mariano Sinuesek unibertsitatean sartzerakoan ez zuen Arte Ederretako karrerarik egin, horren ordez, bigarren mailako ikasketak amaitu ondoren, Zuzenbideko karrera egin zuen Nafarroako Unibertsitatean, "familiaren aurreinskripzioagatik". Unibertsitatean jarduera artistikoari eusten dio (apunteak, akuarelak, dekoratuak, horma-irudiak). SEUren kultur jarduerekin kolaborazioak egiten ditu eta bere "Leyre" aldizkariko marrazkilaria izango da. Muralak egingo ditu SEUren egoitzarako (gaur egun desagertuak).[1]

1958tik 1960ra Paris, Bartzelona eta Madrilen egon zen margolaritzaren inguruan hainbat ikasketa eta prestakuntza jasotzen. Azkenean 1960an Iruñera itzuli zen arte.[3]

1960tik aurrera bere artista lana, bere diseinatzaile grafiko lanarekin txandakatu behar izan zuen jubilatu zen arte 2000. urtean.[1]

Mariano Sinués Iruñean hil egin zen 2017ko irailaren 8an.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsitateko ikasketak amaitu ondoren, Sinuések, Espainiako pinturaren munduan harremanik eta kontakturik ez zeukala konturatu zenean, 1558. urtea Parisen igarotzea erabaki zuen giro artistikoaren inguruan lan egiten eta bizitzen. Pintura asko ikusten du, erakusketa asko, pintoreak ezagutzen ditu. Lan asko egiten du, apunte eta zirriborro ugari hartzen ditu. Galeriekin harremanetan jartzen da, eta, horri esker, bere lanetako obra batzuk ezagutzera ematen ditu, saltzea lortzen baitu.

1959ko urtea Bartzelonari eskaini zion, modernitatearen eta pinturaren berritasunaren irudiari eusten baitzion. Juan Ramon Cid eta José María Valverderen (Estetikako katedraduna) eskola magistraletara joan zen Estetika printzipioei buruz, Bartzelonako Unibertsitatean. "Círculo Artístico de Sant Lluc" eta "Agrupación de Artistas Actuales"-ekin harremanetan jarri zen. 1959an, San Jorge Pintura Libreko Saria irabazi zuen, Bartzelonan, gouacherekin eta argizariarekin egindako lan batekin, "La fuente de las viejas".

1960an Madrilera joan zen. Madrilen, Sinuesek denetik pixka bat egiten du. Margotu, diseinatu, ilustratu. Dekoratuak egiten jarraitzen du, Komediaren Antzerkirako egiten duenaren antzera. Kolorearen psikologiari, publizitateari eta posterraren oinarriei buruzko ikastaroetara joaten da. Eta ordu asko ematen ditu Prado Museoa miresten eta aztertzen.

1960an, IruñeaBaiona Nazioarteko I. Pintura Lehiaketarako koadro bat aukeratu zioten. Bitartean, Zaragozan sari bat irabazi zuen tablex gaineko bere lehen olioarekin, "Musikaria zaldi gainean".

Paris Bartzelona eta Madril arteko bidaia, ikasketa eta prestakuntza urte horien ondoren, azkenean Iruñera itzuli zen, eta 1961ean egin zuen bakarkako lehen erakusketa, Iruñeko CAMP de García Castañón-go arte aretoan. 60ko hamarkadan Soriako SAAS talde artistikoarekin harremanak izan zituen, Antonio Ruiz zeramikariak eta Molinero Cardenal margolariak sortua.[3]

Margotzen jarraitu zuen arren, 1960tik aurrera bere artista lana bere bizitza profesionalarekin txandakatu behar izan zuen, non Nafarroako hainbat enpresatan lan grafiko desberdinak egiten zituen. 1960an, Jorge Ramón Sarasarekin elkartu zen, eta "2S publicidad" agentzia sortu zuen. 1968an Litografía del Norte-k diseinatzaile grafiko gisa kontratatu zuen, Jesús Jáureguirekin batera. Elkarrekin ikertu zuten Arte Grafikoetan; Jauregik paperaren inprimaketan eta kalitatean espezialista gisa eta Sinuesek ideien kolorean, forman, tipografian eta bistaratzean espezializatutako diseinatzaile gisa. Ondoren, enpresa hori Grafinasak erosi zuen. Handik gutxira, biek "Gráficas Castuera"-n lan egiten hasi ziren, non Mariano Sinuések 30 urte baino gehiago eman zituen, 2000. urtean jubilatu zen arte.[1]

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

José Mª Muruzábal del Solarrek, Mariano Sinuesen Obraren inguruan egindako azterketa batean dioen bezala:

«Mariano Sinuésen obra artistikoa definitzea zaila da, etengabeko eboluzio bat pairatzen duelako.

50eko hamarkadan, figurazio espresionista batetik abiatzen da. Hasieratik, giza irudia islatzeko zaletasuna sentitzen du.

Ondoren, materikoa den etapa bat zeharkatuko du, non artistak hainbat prozedurarekin esperimentatzen duen. Garai honek 60ko hamarkadaren amaiera eta 70eko hamarkadaren zati handi bat hartuko ditu. Une honetan, bere mihiseak estilo surrealista batera hurbiltzen dira, nahiz eta ez duen inoiz alde batera uzten artistak beti erakutsi duen espresionismo sakon eta pertsonal hori.

80 eta 90eko hamarkadetan eta XX. mendearen amaieran obra koloretsuagoa eta baikorragoa proiektatu zuten. Bere koadroak abstrakziorantz doaz, nahiz eta inoiz ez den erabat lurreratu.

Bere obraren azken zatia, XXI. mendekoa da, bere bizitzaren amaierara arte murgilduta egon zena. Ekoizpen desberdina da. Prozedura tekniko berriekin esperimentatuko du, adierazpen plastikoko bide berriak ibiltzeari utzi ez dion artista bati buruz hitz egiten duten garbiketa eta beste saiakuntza batzuekin. Lan horietan surrealismoa agertzen da, artistak orain egindakoaren muga gaindituz.»[1]

Bere bigarren lanbideko hirurogei urte hauetan zehar, Mariano Sinuesek olioz margotu, marraztu, kartelak egin, liburuak ilustratu, grabatua praktikatu, karta-sortak diseinatu eta beste hainbat jarduera egin ditu.

Bere lana Espainia, Frantzia, Italia, Belgika edo Estatu Batuetako bilduma partikularretan gordetzen da, baita Nafarroako Museoan ere.

Bere ibilbidean zehar 20 erakusketa indibidual baino gehiago egin ditu Tuteran, Zaragozan, Iruñean, Sorian, Logroñon etab. Bestalde Bere erakusketa kolektiboak ehun inguru dira.

Banakako Erakusketak[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak eta Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1959 San Jorge de pintura libre saria.
  • 1960 Zaragoza saria.
  • 1973 San Fermin jaietako kartela.
  • 1984 Iruñeko Zezen Feriaren kartela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e (Gaztelaniaz) «Enero» Cátedra de Patrimonio y Arte Navarro (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
  2. a b Zubiaur Carreño, Francisco Javier. (1999). Mariano Sinués : [exposición] 11 de mayo-13 de junio de 1999, Sala de Cultura Juan Bravo. Caja de Ahorros de Navarra. ISBN 84-87120-71-7..
  3. a b c Sinués del Val, Mariano. (2019). «Mariano Sinués, génesis de un expresionista» Pregón siglo XXI 52: 6-15. ISSN 1696-1161..

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Enero - Cátedra de Patrimonio y Arte Navarro. (s. f.). Cátedra de Patrimonio y Arte Navarro. https://www.unav.edu/web/catedra-patrimonio/aula-abierta/pieza-del-mes/2018/enero
  • Martín Cruz, Salvador; Corella Iráizoz, José María (2007). Ayuntamiento de Pamplona, ed. “Mariano Sinués”, Catálogo exposición en Pabellón de Mixtos de Ciudadela de Pamplona.
  • Muruzábal del Solar, José María; Muruzábal del Val, José María (2007). «Mariano Sinués, ilustrador». Pregón siglo XXI (29): 65-70. ISSN 1696-1161.
  • Sinués del Val, Mariano (2019). «Mariano Sinués, génesis de un expresionista». Pregón siglo XXI (52): 6-15. ISSN 1696-1161.
  • Zubiaur Carreño, Francisco Javier; Sala de Cultura Juan Bravo (D.L. 1999). Mariano Sinués: [exposición] 11 de mayo-13 de junio de 1999, Sala de Cultura Juan Bravo. Caja de Ahorros de Navarra. ISBN |84-87120-71-7]/small>. OCLC 1024354048.