Marie-Antoinette Etxebarren

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marie-Antoinette Etxebarren
Urepeleko auzapeza

1977 - 2008
Bizitza
Jaiotza Urepele
Herrialdea  Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria

Marie-Antoinette Etxebarren euskal herritar politikari abertzalea izan zen, ezaguna batez ere Urepeleko (Nafarroa Beherea) auzapeza edo alkatea 31 urtez izan zelako (1977-2008).[1][2][3]

Politikan hastean, Etxebarren bihurtu zen Marie-Andrée Arbelbiderekin (Urepele) batera Ipar Euskal Herriko emakumezko alkate bakarra.[4]

Elkargoa sostengatu zuen 2015ean euskal departamenduaren aldeko beste 65 auzapez ohirekin batera.[5]

1995ean zaila izan zuen auzapez karguari eusteko. Egoera bitxia bizi izan zuten Urepelen, Marie Antoinette Etxebarren auzapezaren kontrako bi zerrenda sorturik, oposizioko zerrenda horien artean liskarrak sortu baitziren. Ildo horretatik auzapezak jendarmeen laguntza eskatu zuen hauteskundeetako igandean zehar ez zedin arazorik izan bozemaile ezberdinen artean. Oposizioko bi zerrendek batzeko nahia azaldu zuten aurretik, RPRko auzapeza kanpora eramateko, baina azkenean ez zuten lortu.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Eneko, Bidegain. (2008). «Ipar haizea - 30 urtez auzapez» www.berria.eus Noiz kontsultatua: 2020-03-07.
  2. Iriondo, Joxemari. (2013). Xalbadorren itzalean : hamar urte. Auspoa, 272. orr. or. ISBN 978-84-7907-702-0. PMC 920297955. Noiz kontsultatua: 2020-03-07.
  3. «Itzurun ZURRIOLA IKASTOLAK OPARIA EGIN DIE HERRITARREI. Ulia inguratzen duen ibilbide bat homologatu du; ekainaren 5ean inauguratuko dute II-III - PDF Free Download» docplayer.com.br Noiz kontsultatua: 2020-03-07.
  4. Bidegain, Eneko. (2008-5-25). «Plazer handia ukan dut herritarrek euskal gaiak emeki-emeki onartu dituztelako» Berria.
  5. Txoperena Iribarren, Maddi Ane. (2014). «Euskal departamenduaren aldeko 66 auzapez ohik elkargoa sostengatu dute» Berria Noiz kontsultatua: 2020-03-07.
  6. Gorostiaga, Hur. (1995-06-13). «Proportziosistemakhautetsigabeutzidituabertzaleak» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) Noiz kontsultatua: 2020-03-07.