Marie-Elise Gbèdo
Marie-Elise Gbèdo | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
(2021) | |||||||
2013ko otsailaren 5a - 2013ko abuztuaren 11
2012ko apirilaren 10a - 2013ko otsailaren 5a ← Jean-Michel Abimbola (en) - Reckya Madougou →
2012ko urtarrilaren 3a - 2013ko otsailaren 5a - Reckya Madougou → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Mankono department (en) , 1954ko abenduaren 29a (69 urte) | ||||||
Herrialdea | Benin | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Parisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne | ||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | abokatua eta politikaria | ||||||
Jasotako sariak |
Akuavi Marie-Elise Christiana Gbèdo[1] (Mankono, 1954ko abenduaren 29a) benindar abokatu eta politikaria da. 2012tik 2013ra Beningo Justizia Ministroa izan zen, eta lau aldiz aurkeztu da presidentetzarako.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marie-Elise Gbèdo 1954ko abenduaren 29an jaio zen Mankonon, gaur egungo Boli Kostan[2]. Lehen eta bigarren mailako ikasketak Beninen egin zituen eta gero Frantziara joan zen Paris-Sorbona Unibertsitatean ikastera. Zuzenbidean lizentziatu zen, eta 1983an enpresa zuzenbideko masterra lortu zuen. Hurrengo urtean abokatu izateko gaitasun-ziurtagiria eman zioten. Hainbat abokatu bulegotan lan egin zuen[2][3]. 1987an Beninera itzuli zen eta herrialdeko bosgarren emakume abokatu bihurtu zen. Bi urte geroago bere bulegoa ireki zuen[2][4]. Emakumeen eskubideak defendatu zituen eta Beningo Emakume Abokatuen Elkartearen buru izan zen[3]. Emakumeak goi-mailako ikasketak egitera animatu zituen[2].
1998ko martxoan, bost tiro egin zizkioten sei armadunek, bulegotik irtetzen ari zela. Gbèdoren zazpi urteko semeari ere tiro egin zioten. Erasotzaileetako lau 15 urteko lan gogorrak egitera zigortu zituzten, eta bat absolbitu egin zuten[5].
Politikari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1998ko maiatzean Mathieu Kérékou presidenteak Merkataritza, Artisautza eta Turismo ministro izendatu zuen. 1999ko ekainean kargu horretatik kendu zuten SONACOP petrolio-enpresa nazionalizatuaren eta enpresa pribatu baten arteko negozio-akordio bati buruzko eskandalua konpontzen saiatu ostean. Ondoren, gobernuaren kritikari zorrotza bihurtu zen, eta negozioak betiko moduan amaitzeko erabakia hartu zuen. Sarritan agertzen zen telebista eta irrati nazionaletan presidentearen administrazioa kritikatzen[6].
2001eko otsailean, presidentetzarako hauteskundeetarako hautagaitza iragarri zuen, herrialdeko eta Mendebaldeko Afrikako lehen emakumezko presidentetzarako hautagaia bihurtuz[6][7]. Hori eginda, Gbèdok, bi seme-alaben amak, jarrera kontserbadore batzuei aurre egin zien. Bereziki, gaitzespena jaso zuen dibortziatu zelako. Emakumeengandik gizonengandik baino gaitzespen gehiago jaso zuen. Hautagai independente gisa hauteskundeetan parte hartuz, Hwenusu leloa hartu zuen («Iritsi da garaia» foneraz)[6]. Emakumeak politikan aritzeko eta boterea erabiltzeko garaia zela esan zuen. Ustelkeriaren aurkako borrokan ere zentratu zen[3][8]. Hauteskundeetan, 11. postuan geratu zen botoen %0,36rekin[9].
2005eko azaroan, Le destin du roseau liburua idatzi zuen, Beninen eta, oro har, Afrikaren garapenari buruzko elkarrizketa autobiografikoak eta saiakerak biltzen zituena[2]. 2006ko martxoko presidentetzarako hauteskundeetan berriro aurkeztu zen. Bazegoen beste emakume bat 26 hautagaien artean, Celestine Zanou[8]. Gbedok 16. postua lortu zuen botoen %0,33rekin[9].
2011ko martxoko presidentetzarako hauteskundeetan ere aurkeztu zen. Thomas Boni Yayi ziurreneko irabazle izendatu ondoren, haren alde egitea erabaki zuen[3], eta horrek Justizia Ministro izendatu zuen 2012an[1]. Gbèdok 2013ra arte jardun zuen kargu horretan, eta beste emakume batek ordezkatu zuen, Reckya Madougouk[10]. 2016ko martxoko presidentetzarako hauteskundeetan ere parte hartu zuen arrakastarik gabe[11]. Elektrizitatea eskaintzean eta gazteen langabeziari aurre egitean zentratu zen[12].
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000n Beningo Ordena Nazionaleko Komandante titulua jaso zuen. Ohorezko Legioaren Ordena Nazionaleko Zalduna ere bada[3][1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Frantsesez) «Biographie d'Akuavi Marie-Elise Christiana Gbèdo» Ministère de la Justice, de la Législation et des Droits de l'Homme jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-05-27) (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ a b c d e (Frantsesez) «Marie Elise-Gbédo se présente sous le signe de la parité» Agence panafricaine de presse 2006-01-26 (Noiz kontsultatua: 2016-10-21).
- ↑ a b c d e (Ingelesez) Akyeampong, Emmanuel Kwaku; Gates, Henry Louis. (2012). Dictionary of African Biography. 6 Oxford University Press, 437-438 or. ISBN 9780195382075..
- ↑ (Frantsesez) Ahotondji, Ulrich Vital. «Marie Elise Gbèdo, symbole de persévérance» Inter Press Service 2011-02-05 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-05-27) (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ (Frantsesez) D’Almeida, Edmond. «Présidentielle au Benin : Marie-Elise Gbèdo, une femme dans la mêlée» Jeune Afrique 2016-02-26 (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ a b c (Ingelesez) Boko, Michee. «First female presidential candidate in Benin» IPS (Afrol News) 2001-02-22 (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ (Ingelesez) Houngnikpo, Mathurin C.; Decalo, Samuel. (2013). Historical Dictionary of Benin. Rowman & Littlefield, 183 or. ISBN 9780810871717..
- ↑ a b (Frantsesez) Boko, Michée. «Deux amazones à la conquête du pouvoir d'Etat» Inter Press Service 2006-02-24 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-05-27) (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ a b (Ingelesez) «Elections in Benin» African Elections Database (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ (Ingelesez) Bauer, Gretchen; Dawuni, Josephine. (2015). Gender and the Judiciary in Africa: From Obscurity to Parity?. Routledge ISBN 978-1317516484..
- ↑ (Frantsesez) Kingbêwé, Yao Hervé. «Présidentielle 2016 : Le rêve de Marie-Elise Gbèdo enfin concrétisé» La Nouvelle Tribune 2013-11-03 (Noiz kontsultatua: 2016-10-21).
- ↑ (Ingelesez) «Benin Election: Female candidate makes fourth attempt at presidency» Africa News 2019-12-09 (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).