Marie-Thérèse-Louise de Savoie-Carignan, Lamballeko printzesa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Marie-Thérèse-Louise de Savoie-Carignan, Lamballeko printzesa
Bosselman - The Princess of Lamballe.jpg
Bizitza
Jaiotza Carignano jauregia1749ko irailaren  8a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1792ko irailaren  3a (42 urte)
Heriotza modua gizahilketa: burugabetzea
Familia
Aita Louis Victor, Prince of Carignano
Ama Landgravine Christine of Hesse-Rotenburg
Ezkontidea(k) Louis Alexandre, Prince of Lamballe Itzuli
Anai-arrebak
Leinua Savoiako etxea
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak lagun egiteko andrea
Signature of Princess Marie Louise Thérèse of Savoy, Princess of Lamballe.png

Marie-Thérèse-Louise de Savoie-Carignan (Turin 1749 - Paris 1792) Frantziako aristrokrata bat izan zen, Lamballeko printzesa, Mademoiselle de Carignan edo Madame de Lamballe izenekin ezagun izan zena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Savoiako Etxean jaiotako aristokrata, 17 urterekin, 1767an, Louis-Alexandre de Bourbon, Lamballeko printzearekin ezkondu zen. Senarraren Borboi etxeko adarra oso lotua zegoen Frantziako errege-etxearekin (Luis XIV.aren iloba bat zen)[1].

Ezkondu eta gutxira alargundu zelarik, Lamballeko printzesa tituluari eutsiz, Versaillesko bizitza politikoan oso inplikatuta jarraitu zuen, eta Marie-Antoinette erreginaren faboritoa izan zen, harik eta jardun horretan Yolande de Polignac-ek ordezkatu zuen. Hala ere, Frantziako Iraultzaren garaian, Marie-Antoniette eta errege-familia arriskuan egon zirenean, oso estuki jarraitu zuen lotuta, eta errege-erreginak preso hartu zituztenean, Lamballeko printzesa ere espetxera joan zen, 1792ko abuztuan.

Lamballeko printzesaren heriotza, panfleto monarkiko batean kontatua.

Atxilotu eta gutxira, Iraileko Sarraskia gertatu zen Parisko espetxeetan, non monarkiaren aldeko preso asko hil zituzten bizpahiru eguneko egoera anarkiko batean, 1792ko iraileko lehen astean. Biktimetako bat Lamballeko printzesa izan zen, zeina halamoduzko epaiketa batera behartu zuten. Atxilo hartu zutenek behartu nahi izan zuten "askatasun eta berdintasunaren alde eta errege-erreginari gorroto ziela zin egitera": lehen zatiari baietz esan zion Lamballek, ez ordea bigarrenari. Espetxetik kalera jaurti zuten, non pika eta metalezko beste arma batzuekin minutu gutxian sastakaturik hil zuten. Gorputzari burua moztu zioten, eta pika batean erakutsi zuten Parisko kaleetan. Gorputzaren beste zati batzuk ere (bihotza, ematokia...), biluztu ondoren, zatikatu eta erakutsi zituztela kontatu zuten beste kontaketa batzuek, ezin baieztatzeko modukoek[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Marie-Thérèse-Louise de Savoie-Carignan 2019-09-09 . Noiz kontsultatua: 2019-09-09 .
  2.   Schama, Simon. (1989) Citizens : a chronicle of the French Revolution Viking ISBN 0670810126 PMC 21036771 . Noiz kontsultatua: 2019-09-02 .