Savoiako etxea
Savoiako etxea (italieraz Casa Savoia) Italia iparraldeko familia noblea izan zen, oinetxea Savoiako dukerrian zuena. XIX. eta XX. mendeetan Italiako eta Espainiako koroak eduki zituen.
Haren jatorriaz ez da datu segururik. Batzuen arabera, Savoiako familia galiar-erromatar ahaltsu baten ondorengoa bide da. Beste batzuen ustez, ordea, haren etorkia Champagnen edo Burgundian dago. Dinastia ahaltsua izan da: XI. mendetik aurrera Savoian eta Piemonten izan ziren agintari; XVIII. mendetik aurrera Sizilian eta Sardinian, eta 1861-1946 bitartean Italian eta Espainian.
Hunberto I.a, Eskuzuri deitua (Savoiako kondea 1027-1048 bitartean), izan zen dinastiaren aitzindaria. Gero, Karlos Manuel I.arengandik sortu zen Savoia-Carignanoko adarrak hartu zituen Sardiniako (1720) eta Italiako (1861) koroak XVII. mendean. Viktor Emanuel II.a izan zen Italiako lehen erregea (1861). Viktor Emanuel II.aren ondoren sortu zen Aostako adarrekoa izan zen Amadeo Savoiakoa, Espainiako erregea 1870-1873 bitartean.
Savoiako etxeko monarken zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Savoiako kondeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1003-1047 edo 1048 Hunberto I.a
- 1048-1051 edo 1056 Amadeo I.a
- 1051 edo 1056-1060 Oton I.a
- 1060-1078 Petri I.a
- 1060-1080 Amadeo II.a
- 1080-1103 Hunberto II.a
- 1103-1148 Amadeo III.a
- 1148-1189 Hunberto III.a
- 1189-1233 Tomas I.a
- 1233-1253 Amadeo IV.a
- 1253-1263 Bonifazio I.a
- 1253-1259 Tomas II.a
- 1263-1268 Petri II.a
- 1268-1285 Filipe I.a
- 1285-1323 Amadeo V.a
- 1323-1329 Eduardo
- 1329-1343 Aimone
- 1343-1383 Amadeo VI.a
- 1383-1391 Amadeo VII.a
- 1391-1416 Amadeo VIII.a
Savoiako dukeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1416-1440 Amadeo VIII.a
- 1440-1465 Luis
- 1465-1472 Amadeo IX.a
- 1472-1482 Filiberto I.a
- 1482-1490 Karlos I.a
- 1490-1496 Karlos II.a
- 1496-1497 Felipe II
- 1497-1504 Filiberto II.a
- 1504-1553 Karlos III.a
- 1553-1580 Emanuel Filiberto
- 1580-1630 Karlos Emanuel I.a
- 1630-1637 Viktor Amadeo I.a
- 1637-1638 Frantzisko Hiazinto
- 1638-1675 Karlos Emanuel II.a
- 1675-1720 Viktor Amadeo II.a
Siziliako erregeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Piamonte–Sardiniako erregeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1720-1730 Viktor Amadeo II.a
- 1730-1773 Karlos Emanuel III.a
- 1773-1796 Viktor Amadeo III.a
- 1796-1802 Karlos Emanuel IV.a
- 1802-1821 Viktor Emanuel I.a
- 1821-1831 Karlos Felix
- 1831-1849 Karlos Alberto
- 1849-1861 Viktor Emanuel II.a
Italiako erregeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1861-1878 Viktor Emanuel II.a
- 1878-1900 Hunberto I.a
- 1900-1946 Viktor Emanuel III.a
- 1946 Hunberto II.a. Italiako azken erregea, 33 eguneko erregealdia.
Napoliko printzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste herri batzuetako erregeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.