Marine Pueyo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marine Pueyo
Marine Pueyo 2008.jpg
Escudo de Pamplona.svg
Iruñeko udaleko zinegotzia

2007 - 2011
Escudo de Navarra (oficial).svg
Nafarroako Parlamentuko legebiltzarkidea

1999 - 2003
Escudo de Pamplona.svg
Iruñeko udaleko zinegotzia


Escudo de Falces.svg
Faltzesko udaleko zinegotzia

Bizitza
Jaiotza Faltzes, 1954 (66/67 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa historia
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Kidetza Komite Internazionalistak
Askapena (erakunde internazionalista)
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herritarrok
Eusko Abertzale Ekintza
Herri Batasuna

Marine Pueyo (Faltzes, Nafarroa Garaia, 1954), politikaria da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamalau urterekin Faltzesko tomate kontserba fabrikan lanean hasi zen. Jasaten zituzten lan baldintza prekarioak zirela eta, itxialdia egin zuten bertako langileek. Garai horretan kontzientzia soziala piztu zitzaion[1].

Osaba bat gerra zibilean gudari izandakoa zuen, eta Iruñeko kartzelan egon zen. Horrez gain, Jimeno Juriok Faltzesen emandako hitzaldi batek kontzientzia abertzalea piztu zion.

Historian lizentziatua da.

1980ko hamarkadan Komite Internazionalistaken militatu zuen. 1986an Nikaraguan egonaldi bat egin ondoren[2], itzultzean, Euskal Herriko talde internazionalista propio bat sortzeko asmoarekin talde batek, Pueyo tartean zela, Askapenaren sorrera bultzatu zuen.

Kargu politikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]