Gerra Zibileko biktimak Nafarroan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Iruñeko gotorlekuko horma honetan hainbat gizabanako fusilatu zituzten.

Gerra Zibileko biktimak Nafarroan: Euskal Herrian Espainiako Gerra Zibila piztu zuen konspirazioak Nafarroan izan zuen zutabeetako bat, batez ere eskualdeko karlistek eta alderdi monarkikoak sustaturik.

Altxatzeak erabateko arrakasta izan zuen Nafarroan, apenas aurkitu baitzuen erresistentziarik. Hala ere, aurkaritza eza horrek ez zuen galarazi ezkertiarren aurka errepresio gogorra abiaraztea eta gizabanako asko erailtzea.

Indarkeria horrek, batik bat, lurrik gabeko nekazarien ordezkari zen UGTren militanteen aurka egin zuen, Erriberan nagusiki.

Hilketa gehienak gerraren lehen hilabeteetan egin ziren, terrore beroaren tarte batean, bide hauek erabiliz: epaiketarik gabeko hilketak, paseoak, eta espetxetik ateratako presoen exekuzioak.

Biktima kopurua gehitu egin zuen Iruñetik hurbil zegoen San Cristobal gotorlekuak. Gotorleku hori Errepublikaren aldeko presoen espetxe bihurtu zen. Gatibuak oso egoera kaskarrean zeuzkaten, eta, 1938ko maiatzean izan zen ihes saio ospetsuaren ondorioz, asko hil ziren.

Errepresioa Nafarroan
Eskualdea Hilak Hilen proportzioa,
eskualdeko biztanlerian
Lizarrako merindadea 761 ‰ 10,41
Erriberriko merindadea 502 ‰ 10,66
Iruñea 303 ‰ 6,76
Iruñeko merindadea (Iruñea izan ezik) 181 ‰ 2,37
Zangozako merindadea 188 ‰ 3,47
Tuterako merindadea 705 ‰ 11,83

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]