Mario

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Takashi Tezuka, Shigeru Miyamoto and Kōji Kondō (cropped1).jpg

Mario (マリオ ) Shigeru Miyamotok Nintendo enpresarako sortutako bideo-joko pertsonaia bat da. Bideo-jokoez gain telesail zein filmetan ere agertu da, eta Nintendoren ikur enblematikoa da, historiako bideo-joko pertsonaiarik ezagunenetako bat delarik gaur egun. Bere anaia Luigirekin batera, eta batzuetan bakarrik, hainbat jokotan agertu da historian zehar.

Hasiera batean Mario Jumpman dietu zuten ("salto gizona") eta Donkey Kong bideo-jokoan agertu zen 1981ean. 1983an izena aldatu zioten, Mario jarrita, Nintendok AEBn zuten bulegoaren jabearen omenez, Mario Segale.

Hasiera batean bi dimentsioko plataforma bideo-joko pertsonaia bazen ere, Super Mario Bros., Super Mario Land, Super Mario World, Super Mario Maker, Super Mario Run, eta; baina hiru dimentsioko hainbat joko ditu, adibidez Super Mario 64, Super Mario Sunshine, Super Mario Galaxy, Super Mario Odyssey, ea. Plataforma anitzetan agertu den beste joko batzuetako protagonista da ere, plataforma jolasak izan gabe: Mario Kart, Mario Party, Paper Mario edo Super Smash Bros. gisa.