Edukira joan

Maristak: Mariaren Lagunartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maristak: Mariaren Lagunartea
Datuak
Motareligious congregation (en) Itzuli eta erakundea
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1836ko apirilaren 29a
1816
Sortzailea
webgune ofiziala

Maristak: Mariaren Lagunartea[1] (latinez: Societas Mariae edo S.M.), arruntuki maristak deituak, zuzenbide pontifikaleko kongregazio klerikal katolikoa da, Jean Claude Colin apaiz frantziarrak eta beste apaizgai batzuek 1817an Lyonen sortua.

Lyonen eliz agintariei harrera ona egin bazieten ere, apaiz misiolarien adarraren sorrera ezin izan zen burutu Cerdon, Colinen parrokia, Lyongo elizbarrutiaren eskumenetik Belleyraino igaro zen arte. 1823an, Belleyko elizbarruti berriztatu berriko Devie apezpikuak parrokia-lanak uzteko eta landa-barrutietarako misiolari talde batean izena emateko baimena eman zien Colini eta lankide gutxi batzuei, baina lehen urteetan elizbarrutiko kleroaren parte izaten jarraitu zuten. Lan horretan izandako ardura eta arrakastaren ondorioz, gotzainak seminarioaren gidaritza ere eman zien, eta, horrela, bere lanaren irismena areagotu zuen. Devie apezpikuak elizbarrutiko institutu bakar bat nahi izatea, eta Colin muga horren aurkakoa izatea, sortzen ari zen kongregazioa arriskuan jartzear egon zen. Gregorio XVI.a aita santua izan zen, 1836ko apirilaren 29ko dekretu bidez, Ozeaniarako misiolari bila zebilela, Mariaren Lagunarteko apaizak edo aita maristak behin betiko onartu zituena, boto sinpleak zituen eta nagusi orokor baten pean zegoen institutu erlijioso gisa.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Laburtzapenak Hiztegia] [2009]
  2. (Italieraz) Coste, J.. (1988). Dizionario degli Istituti di Perfezzione. VIII Erroma: Edizione Paoline, 1624-1627 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.