Edukira joan

Marixa Osés

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marixa Osés

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarixa Osés Ruiz de Azúa
JaiotzaGasteiz1969ko urtarrilaren 25a (55 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta gidoilaria

Facebook: marixa.oses Twitter: marixa3 Edit the value on Wikidata

Marixa Osés Ruiz de Azua (Gasteiz, Araba, 1969ko urtarrilaren 25a) arabar idazle eta gidoigilea da. Antzerkian aktore ibilitakoa, baita zuzendari ere.[1]

1994an, Gasteizko Arte Eszenikoen Tailerrean trebatu zen, eta diplomatura hori antzerki-ikastaro batzuekin osatu zuen. 1997ko irailean, Habanara (Kuba) joan zen ikasketak egitera, El Ciervo Encantadon eta Nelda Castilloren zuzendaritzapean.[2] Lan horretatik jaio zen antzerki-lana astero-astero antzezten zen Arte Eskola Nagusian eta Habanako antzoki eta kultur etxe askotan.[1]

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizera itzultzean, antzerki-eskolak eman zituen hainbat ikastetxetan.[3]

2002. urtean, Gauekoak izeneko antzerki-lehiaketako lehen saria irabazi zuen, “Solamente sola” ikuskizunarekin. 2005ean, Miguel Molinarekin batera egindako kabaret-lanaren ondorioz, “Euskabaret” sortu zen, Iker Ortiz de Zaraten zuzendaritzapean. Hainbat parte-hartze eta lankidetza egin ditu: Kuku-Bazar, La Patro Teatro, La Tirili, La Casa del Cordón, NEFF, Mugarik gabe,…, baita haurrentzako antzerkia eta ipuin-kontalaria ere.[1]

2008an zinematografia-ikastaro bat egin zuen Imanol Uribe eta Carmelo Gómezekin, eta 2009an interpretazio-tailer bat Moncho Armendarizekin. Ondoren, zinemaren munduan murgildu zen. Zinemarako, telebistarako eta antzerkirako gidoiak idatzi ditu. Cabareten generoari buruzko azken urteak "Un Cabaret Perverso" lanarekin, "Eternas Antzerki Taldea" antzerki taldearen zuzendari gisa.[4][5]

Besteak beste lan hauexek egin ditu:[6]

  • 2015ean Los informes íntimos de una espía (Círculo Rojo, 2015).[7]

Zinema eta telebista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2011: Robert Llimós. Locura y/o lucidez/ Eromena eta/edo argitasuna (dokumentala) – gidoia
  • 2011: Una historia común de una familia cualquiera/ Edozein familiaren historia arrunta (film luzea) – gidoia
  • 2010: Ya le llamaremos/Deituko dizugu (film laburra) – gidoia, zuzendaritza eta ekoizpena.[8]
  • 2010: Las vecinas/ Auzokideak (film laburra) – gidoia
  • 2010: Ni 15 putos días en agosto/15 egun ere ez abuztuan.(film laburra) – gidoia
  • 2009: Ten o’clock/ Hamarrak puntuan. (Lausanako Olinpiar Museoak eta Base court-ek ekoitzitako film laburra) – gidoia, kamera-zuzendaritza.[9]
  • 2009: El paraguas/ Euritakoa. (film laburra) – gidoia
  • 2009: Si te miro al alma, te reconozco/Arimari begiratzen badiot, ezagutu egiten zaitut. (film laburra) – gidoia
  • 2009: El mundo en tus calles/Mundua zure kaleetan (telebista-lehiaketa) – gidoia
  • 2008: En el umbral/ Atalasean (film laburra) – gidoia, zuzendaritza eta ekoizpena.[10]
  • 2008: El final es el fin/Amaiera amaiera da. (film laburra) – gidoia, errealizazioa eta ekoizpena.[11]
  • 2008: Burdin hesia/La verja (dokumentala) – gidoia
  • 2007: Eternas/ Betirakoak (film laburra) – gidoia, interpretazioa eta ekoizpena
  • 2007: Doña Quijota y falta Sancha/Quijota eta Sancha falta da. (film laburra) – gidoia
  • 2014: “Un cabaret perverso/ Kabaret perbertsoa”
  • 2002: ““Solamente, sola/ Bakar-bakarrik”

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2002 Gauekoak antzerki-lehiaketako lehen saria, “Solamente sola” ikuskizunarekin.

Erreferentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Marixa. (2012-03-14). «Bienvenid@ al blog de Marixa Osés: Pequeña historieta de Marixa Osés» Bienvenid@ al blog de Marixa Osés (Noiz kontsultatua: 2024-01-25).
  2. actoresvascos. (29 de noviembre de 2008). marixa-oses. .
  3. Members | CineVasco.com. «Marixa Osés Ruiz de Azúa» cinevasco.com.
  4. «Eternas vuelve a incitar con ‘Un cabaret perverso’. Diario de Noticias de Alava» www.noticiasdealava.com.
  5. Members | CineVasco.com. «Marixa Osés Ruiz de Azúa» cinevasco.com.
  6. (Gaztelaniaz) Marixa Osés Ruiz de Azúa - Editorial Círculo Rojo. (Noiz kontsultatua: 2024-01-25).
  7. (Gaztelaniaz) Los informes íntimos de una espía - agosto 2015. (Noiz kontsultatua: 2024-01-25).
  8. marixaoses. (15 de septiembre de 2011). Ya le llamaremos de Marixa Oses. .
  9. PipoClivaz. (6 de julio de 2009). Ten O'Clock, by Marixa Osés. .
  10. marixaoses. (28 de mayo de 2010). En el umbral, de Marixa Oses. .
  11. marixaoses. (2 de junio de 2010). El final es el fin, de Marixa Osés. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]