Mariza
| Mariza | |||
|---|---|---|---|
(2015) | |||
| |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Maputo, 1973ko abenduaren 16a (52 urte) | ||
| Herrialdea | |||
| Lehen hizkuntza | portugesa | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | portugesa | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | abeslaria, musikaria eta kantugilea | ||
| Jasotako sariak | |||
| Izengoitia(k) | Mariza | ||
| Genero artistikoa | fadoa | ||
| Musika instrumentua | ahotsa | ||
| Diskoetxea | Warner Music Group | ||
| mariza.com | |||
Marisa dos Reis Nunes, Mariza mononimoz ezagunagoa, (Maputo, Mozambike, 1973ko abenduaren 16an) abeslari fadista da, Portugalgo hiritartasuna daukana. Fadista ezagunenetakoa eta nazioartean proiekzio handiena duen Portugalgo artistetako bat. Beste estilo batzuk ere landu izan ditu.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita portugaldarra eta ama mozambiketarra ditu. Nossa Senhora da Conceição freguesian jaio zen Lourenço Marques (gero Maputo) zaharrean, garai hartan Portugalgo Mozambike probintziako hiriburua zena eta Mouraria auzo lisboarrean hazi zen, fadoaren sorlekuan. Musika hau entzunez hazi zen Lisboako lokal ezberdinetan; bere interes musikalak hazi zirenean, gospel, r&b eta brasildar musikarantz zabaldu ziren.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1999an hasi zen errekonozitzen, Amália Rodrigues historiako fadistarik handienaren heriotzaren ondorioz. Haren hil osteko omenaldietan parte hartu zuen Marizak. 2001ean argitaratu zuen lehen albuma, Fado em mim, eta Portugalen lau platino izateraniritsi zen. Fado curvo izan zen ondoren, 2003an, artista gisa finkatu eta nazioarteko arrakasta eman ziona. 2005ean Transparente albuma argitaratu zuen. 2005eko azaroan, album hau Espainian argitaratu zen gaztelerazko bi bertsiorekin: Hay una música del pueblo (José Mercé flamenko-kantariarekin batera) eta Mi fado mío. 2006an Concerto em Lisboa zuzenean grabatutako DVDa argitaratu zen.
2007an Carlos Saura zuzendari espainiarraren Fados filmean hartu zuen parte, non Meu fado meu fadoa interpretatu zuen Miguel Poveda flamenko-kantariarekin batera eta Ó gente da minha terra, filmaren jatorrizko soinu bandan sartuak. Filmaren estreinaldiaren harira kontzertu bira bat egin zuen Espainiako hainbat eszenatokitan Carlos do Carmo eta Camanérekin batera 2007ko azarotik 2008ko udara arte.
2008an bere lehen hiru diskoak, Concerto em Lisboa DVDa eta Mariza eta fadoari buruzko dokumentala biltzen dituen aparteko ale bat biltzen dituen kutxa argitaratu zen Espainian. Gainera, 2008ko ekainean, EMI Music-ek argitaratu gabeko Terra diskoa argitaratu zuen, Javier Limónek ekoitzia, eta bi kantuko duoekin, Tito Paris eta Concha Buikarekin batera.[1]
2010eko azaroaren 29an, beste album bat jarri zen salgai, Fado Tradicional izenburuarekin. Bere jatorri fadistara itzulera suposatzen zuen lana izan zen, Terran batez ere bizi izan zituen nahasketa arrakastatsuen ondoren. Lisboan grabatu zuten, eta hamabi abesti eta beste bi izan zituen edizio berezi batean.
2014an Best of bilduma atera zen salgai, non lau bonus track agertzen diren, kolaborazio batzuk barne, hala nola, “Meu Fado Meu” Miguel Povedarekin, “Hay una música del pueblo” José Mercérekin eta “Grandes veridades” Concha Buikarekin.[2]
2014ko maiatzaren 24an UEFA Champions Leagueko ereserkia interpretatu zuen Lisboako Estadio da Luz futbol-zelaian, UEFA 2013-2014ko Txapeldunen Ligako Finalaren hasieran, Real Madrilen eta Atletico Madrilen artean. 2015ean Mundo albuma argitaratu zuen, eta bertan Sergio Dalmarekin batera "Alma" abestu zuen Espainiako bertsioan.
Marizak Ana Moura fado abeslari portugaldarrarekin batera jardun zuen 2018ko Eurovision Abesti Lehiaketaren irekiera eta tarteko ekitaldien barruan.[3]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2001ean First Award for Most Outstanding Performance at the Quebec Summer Festival saria jaso zuen.[4]
- 2014an urteko artistaren saria jaso zuen Womex musika azokan.[5]
- 2018an, Espainiako eta Portugaleko Kultura Ministerioek ematen duten Arte eta Kultura Sari Luso-Espainiarra jaso zuen, bi herrialdeen arteko "harremanak sustatzearen alde egindako lana" aintzat hartuta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «El nuevo abrazo de Mariza se llama Terra « Desde Barcelona - La Coctelera» www.lacoctelera.com (kontsulta data: 2026-02-16).
- ↑ «Lo mejor de Mariza, en Elmundo.es» El Mundo 12 de abril de 2014.
- ↑ «5th April - Your last chance to buy tickets for Eurovision 2018 - Eurovision Song Contest Lisbon 2018» eurovision.tv.
- ↑ Premio Mejor Actuación Festival de Verano de Quebec. .
- ↑ Premio Womex 2014 Mejor Artista del año. .
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)(Portugesez)Abeslariaren webgunea