Maputo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maputo
 Mozambike
Maputo seen from southeast - October 2006.jpg
[[Fitxategi:{{{bandera}}}|120x78px|border|Maputo bandera]]

[[Fitxategi:{{{armarria}}}|88x88px|Maputo armarria]]

Administrazioa
Herrialdea  Mozambike
Probintzia Maputo
Alkatea David Simango
Lehen Lourenço Marques
Geografia
Koordenatuak 25° 54′ 55″ S, 32° 34′ 35″ E / 25.915277777778°S,32.576388888889°E / -25.915277777778; 32.576388888889Koordenatuak: 25° 54′ 55″ S, 32° 34′ 35″ E / 25.915277777778°S,32.576388888889°E / -25.915277777778; 32.576388888889
Maputo hemen kokatua: Mozambike
Maputo
Maputo
Azalera 300 km²
Demografia
Biztanleria 1.087.692 biztanle (2007)
Metropolia 1,744,000 (est)
Dentsitatea 3.625,64 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hizkuntza Portugesa
Sorrera 1782
Telefono aurrizkia 21

Maputo, independentzia baino lehen Lourenço Marques deitua, Afrikako hego-ekialdean dagoen hiria da, Mozambikeko hiriburua eta hiririk handiena dena. 1997an 966.837 biztanle zituen eta gaur egun 1.087.692 ditu, zentsu probisionalaren arabera. Matola hiria kontutan hartuta metropoliak 1.774.000 biztanle ditu.

Geografikoki Indiako ozeanoaren kostaldean dago kokatuta, Mozambikeko hegoaldean, Maputoko badiaren mendebaldean eta Tembe ibaiaren itsasoratzean. Hau dela eta portu-hiri bat da.

Ezizen moduan "Akazien Hiria" hartzen du, zuhaitz horren presentzia nabarmenagatik. Halaber, "Indiar Ozeanoko Perla" deitzen dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendearen bukaeran sortu zen hiria Lourenço Marques izenarekin, Portugalgo komertziantearen omenez, berak esploratu baitzuen badia 1544an. 1895ean Pretoriara zihoan trenbidearen eraikuntzarekin populazioa asko handitu zen. 1907an Ekialdeko Afrika Portugaldarraren hiriburua bilakatu zen eta gero herrialdeari Mozambike izena jarri zitzaion. Independentziaren ostean Maputo izena jarri zioten, Maputa herria bertan bizi baitzen portugaldarren etorrera aurretik.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Maputo)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 43 39 40 39 38 34 36 39 46 45 44 44 46
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 29.9 29.6 29.3 27.8 26.4 24.6 24.4 25.3 26.1 26.5 27.4 29.1 27.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 26.1 26.0 25.4 23.6 21.6 19.5 19.3 20.4 21.7 22.4 23.6 25.3 22.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 16 17 16 11 8 4 1 7 9 12 11 15 1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 22.3 22.3 21.5 19.4 16.8 14.4 14.2 15.4 17.2 18.3 19.7 21.4 18.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 171.1 130.5 105.6 56.5 31.9 17.6 19.6 15.0 44.4 54.7 81.7 85.0 813.6
Prezipitazio egunak (≥ ) 8.1 7.6 7.0 4.4 2.8 2.4 1.8 2.2 3.2 5.5 7.9 7.5 60.4
Eguzki orduak 248 226 248 240 248 240 248 248 248 217 210 217 2838
Hezetasuna (%) 69.0 69.0 71.0 67.5 66.0 63.5 65.0 64.0 64.0 65.5 67.0 67.5 67
Iturria (1): World Meteorological Organization[1]
Iturria (2): BBC Weather[2]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitekturari dagokionez, XX. mendearen hasierakoak dira Pancho Guedes, Herbert Baker eta Thomas Honneyk egindako eraikinak. Zaharragoa da Trenbidearen Geltoki zentrala, Alfredo Augusto Lisboa de Lima, Mario Veiga eta Ferreira da Costak diseinatutakoa 1913 eta 1916 artean.

Monumentuen artean Maputoko gotorlekua, Udaletxea, Katedrala, Kistoria naturalaren museoa eta Vila Algarve ditugu, azken hau Portugalgo Polizia Sekretuaren egoitza izan zena.

Arteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Associação Núcleo de Arte kulturgunea eta artisten elkartea da, herrialdeko zaharrena. Erdigune zaharrean kokatuta dago eta garrantzitsua izan da metropoliko bizitza kulturalean hamarkadaz hamarkada. Sortzaileen artean Malangatana Ngwenya margolaria eta Alberto Chissano eskultorea izan ziren. Núcleo hau ezagun egin zen armak artelan bihurtu zituztenean priektu baterako. Gerra Zibilaren ostean berradiskidetze prozesuan nabarmen lagun du zuen euren jarrerak.

Oso aipatzeko modukoa da Teatro Avenida antzokia, 1986tik aurrera Henning Mankell zuzendari artistiko eduki zuena. Halaber, Maputo "Dockanema" dokumental jaialdiaren egoitza da.

Pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   World Weather Information Service - Maputo, World Meteorological Organization, http://worldweather.wmo.int/033/c00128.htm. Noiz kontsultatua: December 7, 2012 .
  2.   Average Conditions Maputo, Mozambique, BBC Weather, http://www.bbc.co.uk/weather/1040652. Noiz kontsultatua: December 7, 2012 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maputo Aldatu lotura Wikidatan