Marjorie Kinnan Rawlings

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marjorie Kinnan Rawlings
Marjorie Kinnan Rawlings.jpg
Bizitza
JaiotzaWashington1896ko abuztuaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaSt. Augustine (Florida)1953ko abenduaren 14a (57 urte)
Heriotza modua: eritasuna
Hezkuntza
HeziketaWisconsingo Unibertsitatea Madisonen
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, gidoilaria eta haur literatura idazlea
Enplegatzailea(k)Floridako Unibertsitatea
Lan nabarmenakThe Yearling (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Genero artistikoaProsa

IMDB: nm0712617 Allmovie: p314135 IBDB: 11142
Find a Grave: 6128 Edit the value on Wikidata

Marjorie Kinnan Rawlings (Washington, 1896ko abuztuaren 8a - St. Augustine, Florida, 1953ko abenduaren 14a) estatubatuar idazlea izan zen.

Marjorie Kinnan Washingtonen jaio zen eta oso gazterik hasi zen idazten. Wisconsin-Madisongo Unibertsitatean ikasi zuen. 1919an Charles Rawlingsekin ezkondu zen eta bikotea Kentuckyra joan zen bizitzera. Marjoriek artikuluak idatzi zituen egunkarietan.

1928an herentzia baten diruarekin laranjondo baratze bat erosi zuten Floridan. Marjorie liluratuta geratu zen eskualdeko biztanleen bizitzekin eta haietan oinarritutako istorioak idazten hasi zen. Floridako landa-eremuko gaiei eta agertokiei buruz idatzi zuen. 1933an idatzi zuen bere lehen eleberria eta urte horretan bertan dibortziatu egin zen.

1938an arrakasta handiz argitaratu zuen The Yearling eleberria. Haur baten eta orein umezurtz baten arteko harremanaz dihardu eleberriak eta Pulitzer Saria Fikzioan irabazi zuen hurrengo urtean. Sariaren diruarekin etxe bat erosi zuen St Augustinetik gertu dagoen hondartzan, eta gero jatetxe bat zuzendu zuen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istorio laburrak

  • 1912 "The Reincarnation of Miss Hetty"
  • 1931 "Cracker Chidlins"
  • 1931 "Jacob's Ladder"
  • 1931 "Plumb Care Conscience"
  • 1932 "A Crop of Beans"
  • 1932 "Gal Young Un" (O. Henry Award 1932an)
  • 1933 "Hyacinth Drift"
  • 1933 "Alligators"
  • 1933 "Benny and the Bird Dogs"
  • 1934 "The Pardon"
  • 1936 "A Mother in Mannville"
  • 1936 "Varmints"
  • 1938 "Mountain Rain"
  • 1939 "I Sing While I Cook" (ez-fikziozkoa)
  • 1939 "Cocks Must Crow"
  • 1940 "The Pelican's Shadow"
  • 1940 "The Enemy"
  • 1941 "Jessamine Springs"
  • 1941 "The Provider"
  • 1942 "Fanny, You Fool!"
  • 1944 "Shell"
  • 1945 "Black Secret"
  • 1945 "Miriam's Houses"
  • 1940 "In The Heart"

Eleberriak eta istorio-bildumak

  • 1928 Blood of My Blood
  • 1933 South Moon Under
  • 1935 Golden Apples
  • 1938 The Yearling
  • 1940 When the Whippoorwill
  • 1942 Cross Creek
  • 1942 Cross Creek Cookery
  • 1947 "Mountain Prelude"
  • 1949 "The Friendship"
  • 1950 Jacob's Ladder
  • 1953 The Sojourner
  • 1955 The Secret Rive

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]