Marko Emilio Eskauro (Maior)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Marko Emilio Eskauro (Maior)
Ritratto maschile I secolo ac..JPG
Erromatar Errepublikako kontsula


Erromatar zentsore


Antzinako Erromako senataria


Princeps senatus

Bizitza
Jaiotza K. a. 163
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza K. a. 88
Familia
Ezkontidea(k) Caecilia Metella Dalmatica
Seme-alabak
Leinua Aemilia
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta militarra

Artikulu hau politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko».

Marko Emilio Eskauro (latinez: Marcus Aemilius Scaurus; K. a. 163 - K. a. 88) erromatar politikaria izan zen, haren garaiko itzal handienekoa eta trebeenetakoa. Bizitza osoan Optimates talde atzerakoian aritu zen.

Leinu zaharreko familia batean jaio arren, ez zen bereziki aberatsa. Familiaren bizitza-mailari eutsi ahal izateko, aita ikatz-negozioetan sartu zen. Eskaurok berak familiako negozioei muzin egin zien, senatariek merkataritza debekaturik zutelako. Politikari ekin zion hasiera-hasieratik.

Haren lehen postua Hispaniako tribuno militar bat izan zen. Gero edil eta pretore izendatu zuten. K. a. 115ean kontsul bihurtu zen, Marko Zezilio Metelorekin batera. Urte horretan princeps senatus (Senatuko lehenengoa) titulua jaso zuen zentsoreen eskuetatik. Erromako Senatuko burua bezala, kanpoko estatuen ika-mikak konpontzera joan behar izaten zuen.

K. a. 109an zentsore hautatu zuten. Via Aemilia Scaura izeneko bidea eraiki zuen, hainbat zubi konpondu ondoren. K. a. 104an gari-horniduraz arduratu zen. Kargu hau garrantzi handienetakoa zen eta konfiantzazko pertsonengan baino ez zen geratzen. Bestela, populazio matxina liteke.

Haren bigarren emaztea Zezilia Metela Dalmatika izan zen, zein beranduago Silaren hirugarren emaztea bihurtuko zen. Zeziliarekin bi seme alaba izan zituen Eskaurok: