Marko Valerio Mesala Niger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Artikulu hau senatariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko»

Marko Valerio Mesala Niger, Erromatar Errepublikako senatore bat izan zen, izen hau, Niger alegia, bere ilearen koloreagatik jaso zuena, atxabitxia bezain beltza.

Pretore izan zen K. a. 63an, urte horretan, kontsula Marko Tulio Zizeron zelarik, eta kontsula izan zen K. a. 61ean, Marko Pupio Pison Frugi Kalpurnianorekin batera, Publio Klodio Pulkrok, Bona Dearen misterioak profanatu zituen urtea eta Ponpeiok garaipenaren ohoreak jaso zituen Tigranes II.a Handia Armeniakoa, Mitridates VI.a Pontokoa eta ziliziar itsaslapurren aurka lortutako garaipenengatik. Niger, kontsul bezala, modu aktiboan parte hartu zuen Klodioren epaiketan. Niger, zentsore izendatua izan zen K. a. 55ean.

Hizlari gisa, oso errespetagarria izan zen. K. a. 80an, Sexto Roscioren kasuan frogak biltzeaz arduratu zen. K. a. 62an, Zizeroni, Publio Kornelio Sila defendatzeko eskatu zion. K. a. 54an, Marko Emilio Eskaurok bere epaiketan erabili zuen sei hizlarietako bat izan zen.

Niger, Kinto Hortensioren arrebarekin ezkondu zen, honekin, bi seme izan zituelarik: Marko Valerio Mesala Rufo, K. a. 53an kontsul izan zena, eta Valeria Mesala, Luzio Kornelio Sila diktadorearen laugarren emaztea.


Aurrekoa
Dezimo Junio Silano eta Luzio Lizinio Murena
Erromatar Errepublikako kontsula Marko Pupio Pison Frugi Kalpurnianorekin batera.
K. a. 61
Ondorengoa
Kinto Zezilio Metelo Zeler eta Luzio Afranio