Markos Untzeta
Markos Untzeta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eibar, 1970 (51/52 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria eta irakaslea |
![]() |
Markos Untzetabarrenetxea Arriolabengoa, ezagunagoa Markos Untzeta ezizenaz (Eibar, Gipuzkoa, 1970) euskal abeslaria eta gitarra-jotzailea da, bakarka zenbait disko atera dituena.[1] Irakaslea da lanbidez.[2]
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Londresen igo zen lehen aldiz agertoki batera, eta hurrengo urteetan lurralde anglofonoetan aritu zen.[3] Eibarra itzuli zenean, euskaraz abesten hasi eta Gaua basamortuan diskoa atera zuen 2002an. Disko horretan hainbat lagun izan zituen alboan: Borja Barrueta, Jokin Salaberria, Dani Merino, Jeronimo Martin, Jon Urrutia, Izusko Izagirre eta Nerea Urrutia. Folk-rocka, countrya, bluesa... hainbat estilo jorratu ditu formatu elektriko zein akustikoan.[4]
Azken diskoa 2018an atera du, Eguzki gorri bat, eta Esku Hutsik taldea du lagun grabaketan eta zuzenean. Taldeko kide dira Giovanni Zanon (gitarra), Iñaki Belaustegi (bateria) eta Angel Ituarte (baxua).
Gaztelaniako irakaslea da Ondarroako Bigarren Hezkuntzako Institutuan.[5]
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Gaua basamortuan (Gaztelupeko Hotsak, 2002)[6]
- Zenbat euri (Gaztelupeko Hotsak, 2006)[7]
- Mississippi (Gaztelupeko Hotsak, 2011)[8]
- Seinaleak (Gaztelupeko Hotsak, 2014)[9]
- Eguzki gorri bat (Gaztelupeko Hotsak, 2018)[10]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Markos Untzeta» Badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
- ↑ AGINDUA, 2011ko irailaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez, 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez eta 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistra, Bigarren Hezkuntzako Irakasle, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasle, Musika eta Arte Eszenikoetako irakasle eta Lanbide Heziketako irakasle Teknikarien Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzen dituena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2011-09-23.
- ↑ «Markos Untzeta» Hotsak.com.
- ↑ «Markos Untzeta diskografia» Entzun.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
- ↑ «Agurra-Jaialdia» Teknologia Ondarroa BHI (Noiz kontsultatua: 2021-09-16).
- ↑ «Gaua basamortuan — Gaztelupeko Hotsak» www.hotsak.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
- ↑ Zenbat euri. (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
- ↑ «Mississippi — Gaztelupeko Hotsak» www.hotsak.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
- ↑ «Seinaleak — Gaztelupeko Hotsak» www.hotsak.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
- ↑ Eguzki gorri bat. (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).