Edukira joan

Borja Barrueta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Borja Barrueta
Bizitza
JaiotzaGetxo, 1975 (48/49 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
Genero artistikoajazza
Musika instrumentuabateria
Jorge Drexlerren kontzertua Montevideon, 2011ko urriaren 10ean. Argazkiaren erdian, Barrueta bateria jotzen.

Borja Barrueta del Río[1] (Getxo, 1975[2]) euskal musikaria da, jazz bateria jole bezala nazioartean ezaguna,[3] eta BBK Jazz 2016 Sarietan Euskal Musikaririk Onenaren saria eskuratu zuena.[4]

Musika ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gitarra jole baten semea, lehen pausuak instrumentu horrekin eman zituen.14 urterekin, skateparkeko lagunekin egindako musika talde batean ere gitarra jotzen zuen (hardcore, punk edo thrash metal estiloan); hortxe probatu zuen estrainekotz bateria jotzea zer zen, bidoi metaliko batekin.[5] Hortan zebilela, jazz-fusion jotzen zuten musikari nagusiago batzuekin[6] kolaboratzen hasi zen; hor izan zuen jazz estandar, solo eta inprobisazioaren berri, eta talde lanaren garrantziaz jabetzen hasi zen. Hor izan zen 21 urte bete arte; 1996ean[1] Bartzelonara jo zuen.[7]

Bilbon Adolfo Garcia eta Angel Celadaren klase batzuk jaso zituen; eta Bartzelonan ere "Taller de Músics" akademian hasi bazen ere, bere formakuntza nagusia musikariengandik zuzenean izan da, kalean eta klubetan. 2003an eten txiki bat izan zuen, New Yorken Ari Hoenig, Airto Moreira eta Cyro Baptista musikariekin ikasteko.[2]

Gero Bilbora itzuli zen, baina segituan Madrilera Malcolm Scarparekin grabatzera joateko eskaintza jaso zuen, eta han 10 urtez egongo zen, musika estilo anitzak landuz (jazz, pop, rock, folklore) eta beste hainbat musikarirekin kolaboratuz, hala hola Carmen Paris edo Jorge Drexler.[7]

Bere talde propioak ere izan ditu: LILAP[2] eta Repentinno Project.[4]

Musika jaialdi askotan parte hartu izan du, hala nola The European Jazz Unit jaialdia[3] (2016). Eta masterclass motako formazio saioetan ere aritzen da.[6]

Kolaborazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste musikari askoren kolaboratzailea izan da: Iñaki Salvador,[5] Kiko Veneno, Ara Malikian,[8] Juan Ortiz[9] Ariel Rot, Moises Sanchez,[7] Dani Juarez, Albert Sanz, Andrzej Olejniczak, Antonio Lizana,[5] Susana Vacas, Najwa Nimri,[1] Kevin Johansen, De Pedro, Antonio Serrano, Chano Dominguez, Noa, Paulinho Moska, Natalia Lafourcade, Josemi Carmona,[10] Manuel León, Joe Lovano, Lionel Loueke, Niño Josele, Perico Sambeat, Jorge Pardo, Javier Colina, Concha Buika, Javier Ruibal, Kontxi Lorente, Federico Lechner, Pablo Martín Caminero, Eñaut Elorrieta, Markos Untzeta. Estudioko lanez gain, zinemarako soinu bandak ere grabatzen aritu da Alberto Iglesias eta Fernando Velazquez konposatzaileekin.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Gaztelaniaz) «Borja Barrueta, premio al mejor instrumentista» El Correo 2016-11-28 (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
  2. a b c d (Gaztelaniaz) Cruz, Antonio Vazquez. «Borja Barrueta.» www.apoloybaco.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
  3. a b «Borja Barrueta euskal musikaria, Bruselako The European Jazz Unit jaialdian» www.etxepare.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
  4. a b «Borja Barrueta euskal musikaria, Bruselako The European Jazz Unit jaialdian» www.etxepare.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
  5. a b c (Gaztelaniaz) Borja, por. Entrevista a Borja Barrueta – Zawp. (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
  6. a b (Gaztelaniaz) «Lecciones de ritmo» lavozdigital 2010-05-27 (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
  7. a b c (Gaztelaniaz) «Músicos en la sombra: Borja Barrueta, el batería que acompaña a Jorge Drexler» Efe Eme 2012-10-30 (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
  8. (Gaztelaniaz) Correo, El. «Borja Barrueta Repentinno Project» agenda.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
  9. «Bizitzaren laburra jazz erritmoan — Gaztelupeko Hotsak» www.hotsak.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
  10. (Gaztelaniaz) «Borja Barrueta» Mousike 2015-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).