Marshall Rosenberg
Marshall Rosenberg | |
---|---|
Marshall Rosenberg KEB-ren tailer bat ematen (1990). Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Canton, 1934ko urriaren 6a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Albuquerque, 2015eko otsailaren 7a (80 urte) |
Familia | |
Aita | Fred Rosenberg |
Ama | Jean Rosenberg |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen Michigango Unibertsitatea Cooley High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikologoa, akademikoa eta saiakeragilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Indarkeria eza |
Marshall Rosenberg (Canton, Ohio, 1934ko urriaren 6a - Albuquerque, Mexiko Berria, 2015eko otsailaren 7a)[1] psikologo estatubatuar, bitartekaria, baketzailea, autorea eta irakaslea izan zen. 1960ko hamarkada hasieran, Komunikazio Ez Bortitza garatu zuen[2], bitartekaritzarako eta komunikatzeko prozesu bat, pertsonei era baketsu batean arazoak konpontzeko beharrezko informazioa trukatzea ahalbidetzen diena. Mundu osoan zehar lan egin zuen baketzaile gisa eta 1984an[3] Komunikazio Ez Bortitzerako Zentroa sortu zuen, nazioarteko irabazteko asmorik gabeko erakundea[4], eta bertako hezkuntza-zerbitzuen zuzendaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marshall B. Rosenberg Indarkeriarik Gabeko Komunikaziorako Zentroko (CCNV: “Centro de Comunicación No Violenta”) hezkuntza-zerbitzuen sortzailea eta zuzendaria izan zen. Detroiteko auzo arazotsu batean hasi ondoren, Rosenberg doktorea biziki interesatu zen indarkeriaren aurrean alternatiba baketsuak aurkezteko komunikazio modu berriengatik. 1961ean psikologia klinikoan doktoretza lortu zuen Wisconsin-eko Unibertsitatean. 1984an CCNV sortu zuen eta zentroak Ipar Amerikako 30 herrialdetan trebakuntza eskaintzen du.[5]
Hego Amerika, Europa, Asia, Ekialde Hurbila eta Afrika, hezitzaileentzat, terapeutentzat, gurasoentzat, osasun zerbitzuetako langileentzat, bitartekarientzat, enpresetako gerenteentzat, espetxeetako eta presoetako zaindarientzat, polizientzat, militarrentzat, kleroentzat eta Gobernuko ofizialentzat tailerrak eskaintzen ditu Rosenberg-ek CNV eta gatazketan bitartekari lanak egiteko gaitasuna erakutsiz.[5] Rosenberg hiru aldiz ezkondu eta bi aldiz dibortziatu zen, azkenarekin alargun geratuz.
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere gurasoak, Jean (Weiner) Rosenberg eta Fred Rosenberg izan ziren. Bere amonak, Anna Satovsky Wiener, bederatzi seme-alaba eduki zituen. Pobrezian bizi arren, kokagune-etxe bat mantendu zuen, pertsona behartsuak hartuz. Bere pasioa dantzatzea zen. Gainera, bere suhiarentzat eredu zen. Bere aitonak Packard Motor Car Company-en lan egin zuen, eta bere amonak dantza erakutsi zien langileen seme-alabei. Rosenberg eskola txiki batera joan zen. Bere gurasoak bi aldiz dibortziatu ziren, bat Rosenberg-ek hiru urte zituenean, eta bestea, etxetik joan zenean.
Aurrerago, familia, Detroit, Michiganera aldatu zen. Hau, 1943ko Detroiteko istiluak baino aste bat lehenago gertatu zen. Istiluetan, 34 pertsona hil eta 433 zaurituta egon ziren. Hiriguneko eskola batean, Rosenberg-ek antisemitismoa aurkitu eta barneratu zuen. Rosenberg haztean, eta atzera begiratzen zuenean, haurra zenean jasandako torturak ezinegona sortarazten zioten. Honela, sufrimendurako kontzientziazioa garatu zuen. Beraz, galdera hauek etorri zitzaizkion burura: "Zergatik egiten du jendeak hau, eta bereziki, zergatik niri pasatu behar zait?".[4]
Honekin bat, Marshall-ek honako hau zioen: “Nire familia oso maitakorra zen. Amodio asko jaso nuen, eta horregatik ez balitz, gorroto honen ondorioak bideratzea askoz ere zailagoak izan zitezkeen”. Bere amona, Anna Satovsky, hiltzen ari zenean, bere amak eta osabak zaintzen zuten. Rosenberg; berriz, portxearen beheko aldean ezkutatzen zen, horrela, ikusezina izaten ikasiz. Bere osabak, amonaren zaintzan, konpasiozko eredua irudikatu zuen.
Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rosenberg-en aitak auzo hobe batean etxea erosi ondoren, Rosenberg-ek Cooley High School-era jo zuen eta 1952an graduatu zen. Clayton Lafferty, mutil bizilagun batek, Rosenberg-i psikologia aipatu zion lehen aldiz. Psikologia kriminalari buruzko batxilergoa egin zuen Rosenberg-ek.
13 urterekin hebreera eskola hasi zuen, baina kanporatu egin zuten. Ondorioz, bere aitak bi aldiz jo zuen Rosenberg. Rosenberg-ek Wayne State University-n ikasi zuen. Ondoren, Michiganeko Unibertsitatean sartu zen; eta bitartean, morroi eta sukaldari laguntzaile gisa lan egiten zuen ermandade batean. Azkenean, lizentziatu zen. Wisconsin-eko Estatuak Rosenberg hartu zuen psikologiako prestakuntza emateko. Horrela, Rosenberg-ek Carl Rogers-en “Freedom to Learn”[6] liburuan oinarritu zen.
Michael Hakeem-ek eta Rosenberg-ek terapia moral tradizionalari buruz ere irakurri zuten eta erabiltzaileak ikusteko era aldatu zuten, alegia, ez ziren euren gaixotasunean zentratzen, baizik eta zorte gutxikoak izan zirela eta horren ideian. Rosenberg-ek 1961eko Thomas Szasz-en “The Myth of Mental Illness” eta Erving Goffman-en “Asylums” liburuetan eragin zuen.
Rosenberg-en praktikak Wisconsin-eko Diagnostiko Zentroan, neska eta mutil delinkuenteentzako eskoletan eta Mendota Estatuko Ospitalean izan ziren. Mendotan Rosenberg famili-terapia praktikatzen hasi zen, heldu zein haurrekin. Graduatu ondoren, Rosenberg-ek Winnebago-n lan egin zuen Gordon Filmer-Bennett-ekin urtebetez, Estatuarekin zuen betebeharra betetzeko.
Esperientzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rosenberg-ek miatu eta gauza desberdinak probatzeko beharra erakutsi zuen Carl Rogers-ek laguntzeko eskatu zion proiektu batean.[4] Hark bere ikerketa-proiekturako jendea ekintza desberdin asko egiten ikusi nahi zuelako.
1961ean Roserberg-ek Wisconsineko Unibertsitateko (Madison)[7] Psikologia klinikoaren doktoregotza jaso zuen. “Egoeren estruktura eta autoebaluazioa” bere ildoak, eragina izan zuen bere Komunikazio Ez Bortitzeko hurrengoko ibilbidean. 1966an, Professional Psychology-n American Psychology of Examiners-ek Psikologia klinikoan diploma eman zion.
Rosenberg praktika klinikoan hasi zen Saint Louis-en, Missouri-n, eta bertako bazkideekin Elkarte Psikologikoak eratu zituen. Eskolan umeen arazoen azterketa egitean, ikasteko ezintasunak aurkitu zituen. Bere lehen liburua, Diagnostic Teaching, 1968an idatzi zuen egindako aurkikuntzen berri emanez.
Eskoletako zuzendariak, Thomas Shaheen, Rockford-en (Illinois), Rosenberg-ri deitu zuen eskola alternatibo batean zeuden gatazkekin aritzeko. 1970ean San Franziskoko (Kalifornia) eskolen zuzendaria bilakatu zen Shaheen eta hiriko eskolen arraza ezberdinen integrazioaz arduratu zen. Shaheen-ek Rosenberg deitu zuen berriro laguntza bila. Rosenberg laguntzen hasi zen, Shaheen-ek dimititu egin zuen. Rosenberg-ek Kalifornian geratzea erabaki zuen eta han Elkarrekiko Hezkuntzarako Komunitate Batzordea sustatu zuen Vicki Legioaren laguntzaz.
Berak egindako tailerrak gatazkei irtenbideak bilatzeko helburuarekin izan ziren. Pertsonei bere jokaera mingarriak gaineramaten eta aldatzeko moduak bilatzen laguntzen oinarritu ziren. Horrela, herrialde askok Roserberg deitu zuten bere Komunikazio Ez Bortitzeko esperientzia partekatu ahal izateko. 2004ean, 35 herrialde inguru bisitatzen zituen urtero baketzaile izatearen misioarekin, bere lanaren arrakastaz gozatuz.[8] Berak esaten zuen moduan, lan egindako taldeak utzi eta hauetara itzultzean haiek izandako aurrerapenak oso nabarmenak izan zirela ikusten zuen. Berarekin lan egindako pertsonek bere ezagutzak hedatu eta gauzak eraldatu nahi zituzten.[8]
Rosenberg-ek bere jarraitzaileak lagundu ahal izateko, Komunikazio Ez Bortitzeko beste zentro bat ireki zuen Mexiko Berrian. 2015ean[9] hil zen, baina zentroa irekita jarraitu zuen munduko pertsonak konektatzen komunikazio ez bortitzeko adituen bitartez.[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Marshall Rosenberg passed from this life on Saturday, February 7th. 2015 | The Center for Nonviolent Communication» web.archive.org 2015-02-11 (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
- ↑ Mendizabal, Nerea. (2018ko urtarrila). Administrazioan euskaraz, 99. zk., (21-23 or.).
- ↑ Rosenberg, Marshall B.. (2003). Nonviolent communication : a language of life. (2nd ed. argitaraldia) PuddleDancer Press ISBN 1892005034. PMC 52312674. (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
- ↑ a b c Witty, Marjorie Cross (1990). "7. Marshall Rosenberg". Life History Studies of Committed Lives (Thesis). 3. p. 717. search.library.northwestern.edu (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «'Comunicación no violenta', de Marshall B. Rosenberg» Leader Summaries (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
- ↑ Rogers, Carl R. (Carl Ransom), 1902-1987,. Freedom to learn : a view of what education might become. ISBN 0675095190. PMC 27123. (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
- ↑ Rosenberg, Marshall B.. (1983). A model for nonviolent communication. New Society Publishers ISBN 0865710295. PMC 11375733. (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
- ↑ a b (Ingelesez) Interview with Marshall Rosenberg: The Traveling Peacemaker - Inquiring Mind. (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
- ↑ «Albuquerque Journal Obituaries» obits.abqjournal.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
- ↑ «The Center for Nonviolent Communication | Center for Nonviolent Communication» www.cnvc.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).