Michigango Unibertsitatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michigango Unibertsitatea
University of Michigan logo.svg
Datuak
Izen ofiziala
University of Michigan
Mota ikerketa-unibertsitate publikoa eta public educational institution of the United States (en) Itzuli
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduera
Kidetza ORCID, Digital Library Federation (en) Itzuli, IIIF Consortium (en) Itzuli, Center for Research Libraries (en) Itzuli, World Wide Web Consortium, Coalition for Networked Information, Consortium of Social Science Associations (en) Itzuli eta Shibboleth Consortium (en) Itzuli
Eskumendekoak
Ikasle-kopurua 56.000
Agintea
Egoitza Ann Arbor
Osatuta
Zeren jabe
Historia
Sorrera 1817ko abuztuaren 26a
Sortzailea

umich.edu


Facebook icon 192.pngTwitter Logo.pngYoutube-variation.pngInstagram logo 2016.svg
Zuzenbide fakultatearen liburutegia barrutik.
Unibertsitatean arte museoa.
The Big House. Unibertsitateko futbol amerikarraren estadioa da, orain gutxi handitua.

Michigango Unibertsitatea (UM, U de M, umich edo U-M) (ingelesez: University of Michigan) Ameriketako Estatu Batuetako unibertsitate publikoa da; hala ere ikasleek ordaintzen dituzten tasak oso altuak dira. Michigan estatuan dago. Bere campus nagusia Ann Arborren dago. Beste txikiagoak Flinten eta Dearbornen daude. Prestigio handikoa erakundea da, Estatu Batuetako garrantzitsuenetariko bat. 1817an sortu zuten, Michigan estatua sortu baino hogei urte lehenago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Michigango Unibertsitatea 1817an sortu zen, Detroiteko lurretan, Michigan estatuaren legeriaren arabera. Fort Meigs-eko Ituna jarraituz, Chippewa, Ottawa eta Potawatomi herriek 7,76 kilometroko eremua eman zuten helburu horrekin. Ann Arborek estatuko hiriburu berria izango zela espero zuen eta helburu horrekin 16 hektarea alde batera utzi zituen. Lansing estatuko hiriburu berri gisa aukeratu zutenean, gordetako lur horiek unibertsitatearentzako izan ziren. Orduan, unibertsitateak Detroiteko lurrak saldu zituen, eta egoitza Ann Arborera aldatu zen 1837an. Jatorrizko 16 hektarea horiek egungo campus zentralaren zatia bihurtu ziren.[1]

Ann Arborreko lehen klaseak 1841ean eman ziren: lehen kurtsoan sei ikasle ziren eta bigarrenean bat; haiekin bi irakasle aritu ziren. Lehen graduazio ekitaldia 1845ean egin zen, hamaika ikaslekin. 1866rako, 1.205 ikasle izatera iritsi ziren langileak, horietako asko Amerikako Gerra Zibilaren beteranoak. 1870 urtean emakumezko ikasleei sarbidea eman zitzaien; Michigangoak hori egin zuen lehenengo unibertsitate handia eta hirugarrena Esatu Batuetan izan zen; beste biak Oberlin College, 1883an, eta Lawrence Unibertsitatea, 1847an, izan ziren.

1958an Dearbornen campus berri bat ireki zen; gero Flintekoa etorri zen. Gaur egun 28 fakultate eta eskola ditu, 55 000 ikasle baino gehiagorekin. Fakultate zaharrena Literatura, Zientzia eta Arteena da; berriena Politika Publikoaren Eskola da, Gerald Ford Fundazioak lagunduta, 1995ean irekita. Ikasle ohiak 420 000 baino gehiago dira.

Fakultateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Michingago Unibertsitateak fakultate eta unibertsitate eskola hauek ditu:

  • Ingeniaria Fakultatea
  • Literatura, Zientzia eta Arteak Fakultatea (College of Literature, Science & the Arts)
  • Gerald R. Ford Politika Publikoaren Eskola
  • Zuzenbide Fakultatea (Michigan Law School)
  • Medikuntza Fakultatea (University of Michigan Health System)
  • Negozioen Eskola (Ross School of Business)
  • Hezkuntza Eskola
  • Informatika Eskola
  • Musika, Antzerki eta Dantza Eskola (School of Music, Theater & Dance)
  • Natura Baliabideen eta Ingurumenaren Eskola (School of Natural Resources & Environment)
  • Farmazia Fakultatea
  • Osasun Publikoaren Eskola
  • Arkitektura eta Hiri-planifikazioaren Fakultatea (Taubman College of Architecture and Urban Planning)

Ikasle ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemen gutxi batzuk aipatzen dira:

Michigan Wolverines[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Michigan Wolverines (Michigango tripazainak) Michigango Unibertsitatean kirol taldeen izena da. Ofizialki unibertsitateak 27 talde ditu. Wolverines taldeek NCAAk unibertsitate lehiaketetan hartzen dute parte eta Big Ten Conference zein Central Collegiate Hockey Association erakundeen partaideak dira.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]