Marsia Taha

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marsia Taha
Bizitza
JaiotzaBolivia, 1989 (34/35 urte)
Herrialdea712 Boliviana
Hezkuntza
HeziketaGastronomia
Jarduerak
Jardueraksukaldaria
Enplegatzailea(k)Gustu (en) Itzuli

Marsia Taha Mohamed Salas (Bulgaria, 1989) boliviar sukaldaritzako chef aitzindaria da. 2021ean, Revelacion de América Latina, emakumezko chef saria jaso zuen, Restaurant aldizkari britainiarrak egiten duen The World's 50 Best Restaurants zerrendaren arabera. Gastronomian diharduten gazteentzako erreferentea da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bulgarian jaio zen. Ama boliviarra da; aita, ostera, palestinarra.[1] Bolivian hazi zen bost urte zituenetik. Ia haurtzaro osoa amonarekin eman zuen, eta hark agachaditos delokoetara edo azoketara eramaten zuen jatera.[2][3]Ikasteko orduan, lehen aukera biologia-karrera izan zen, eta horregatik asko baloratu zituen landa-eremura egindako bisitak. Amak gomendatuta, gastronomian matrikulatu zen La Pazeko lehen Ostalaritza Eskolan, eta Kanarietako Hotel Ikasketen Zentroan graduatu zen, Espainian.[4][5] Lanbide praktikak jatetxe daniarretan egin zituen, hala nola, Studio, The Standard eta Geist.[6]

Sukaldari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012an, Kamilla Seidlerrek La Pazen zuen Gustu jatetxean jarri zuen lanean.[4]Gero, sukaldari-chef izatera iritsi zen, eta herrialde horretan goi-mailako sukaldaritzako lokal bat zuzentzen duen emakume bakarretakoa izan da.[7]2018tik Wildlife Conservation Societyren laguntzarekin, diziplina anitzeko talde batekin lan egin zuen, eta 50 komunitate baino gehiago bisitatu ahal izan zituen, Amazonian eta Andeetan zehar ibili zen ikasten.[4]Basoko Zaporeak izeneko chefen diziplina anitzeko taldea sortu zuen. Sukaldari horiek biologian, etnobotanikan, agronomian eta zientzian adituak dira eta Boliviako elikagaiak eta ondarea ikertu, ulertu eta zaindu nahi dituzte.[5][8]

2019an Michael Leik zuzendu zuen Un gusto de cielo / A Taste of Sky izeneko dokumental estatubatuarrean parte hartu zuen.[9][10]Urte berean,Transmisión de calor en las alturas/ Altueretan beroa transmititzea hitzaldia eman zuenean, Harvardeko Unibertsitateak antolatutako Zientzia eta Sukaldaritza topaketan parte hartu zuen.[11][8] Beste herrialde batzuetan berearen antzeko proiektuetan ere parte hartzen du,[12] baita biltzarretan ere.[6][13][14]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2017an S. Pellegrino Young Chef Academy lehiaketako finalista, Latinoamerikako sukaldaritzaren funtzionamendua goitik behera aldatzeagatik.[15]
  • 2021ean Emakumezkoen Latinoamerikako Errebelazio Chef saria. Best Restaurantsek emandako 50 sukaldari zerrenda ospetsuko bat izan zen.[16]
  • 2022an The Best Chef Award aldizkariak munduko 100 sukaldari hoberenetako bat izendatu zuen.[8]
  • 2022an Sukaldari lanaren aitorpena, Boliviako Senatarien Ganberak emana.[17][18]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Marsia Taha Mohamed, la chef que puso a Bolivia en el firmamento del mundo culinario» noticias.unitel.bo.
  2. [http://www.scielo.org.bo/pdf/rts/n44/n44_a02.pdf Crónica de un destino anunciado: trayectorias laborales de comideras en un macrodistrito paceño1. ].
  3. Bernal, Lucía. (2022-07-25). «Marsia Taha, la chef que recupera los sabores y saberes de La Paz» Bolivia Emprende.
  4. a b c «Marsia Taha: “Las ciudades son una burbuja que no nos dejan ver lo que pasa”. Marsia Taha: “Las ciudades son una burbuja que no nos dejan ver lo que pasa”» 7 Caníbales 2022-06-29.
  5. a b «Marsia Taha: “Mi mayor logro es poner Bolivia en el mapa de la gastronomía mundial”» www.finedininglovers.com.
  6. a b «Marsia Taha - Mesa Redonda» mesaredondapr.com.
  7. Marsia Taha, haciendo de Bolivia un destino apetitoso. .
  8. a b c dsmconsulting.mx. «VNG 2022» Vallarta Nayarit Gastronómica.
  9. «FILM DREAMS» dreams2266.rssing.com.
  10. «San Sebastian Film Festival» sansebastianfestival.
  11. «Marsia Taha: “Nunca tuve esa historia romántica de la abuela que cocina”» Los Tiempos 2019-10-28.
  12. «Marsia Taha destaca en el décimo Foro Gastronómico “Alimentarte”» Los Tiempos 2023-06-02.
  13. Espectador, El. (2023-05-31). «ELESPECTADOR.COM» ELESPECTADOR.COM.
  14. https://www.facebook.com/monica.briancon. (2022-09-28). Chef boliviana Marsia Taha llevará la sazón de Bolivia a Ecuador el 8 de octubre. .
  15. «Conozca a Marsia Taha la chef revelación femenina de Latinoamérica - Revista Diners» revistadiners.com.co 2021-10-28.
  16. Rodríguez, Andrés. (2021-11-23). «Marsia Taha, la chef que colocó a Bolivia en el mapa de la gastronomía mundial» El País.
  17. «Restaurante Gustu y su Chef Marsia Taha Mohamed Salas reciben reconocimiento por parte de la Honorable Cámara de Senadores» www.gentemotivandogente.com.
  18. DECLARACIÓN CAMARAL N° 534/2021-2022. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Marsia Taha, bere herrialdeko elikadura-aniztasuna ikertzen duen Boliviako sukaldaria, EFE agentzia, 2021