Etnobotanika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bolibiako Titikaka lakuan bertako jendeak totora izeneko ur-landarea erabiltzen du beraien etxeak, tresnak, txalupak... egiteko totoraz osatutako uharteen gainean bizi dira.

Etnobotanika giza taldeen eta inguruan daukaten landaretzaren arteko harremanak ikertzen dituen zientzia da, hau da, landarei emandako erabilera ezberdinak inguru kultural eta garai ezberdinetan. Erabilera hauen barne kokatzen dira ere ohiko erabilera herritarrak, era honetan landareen balio kultural eta zientifikoa balorean jarriz. Etnobotanika kontzeptua duela 100 urte inguru hasi zen erabiltzen[1].

Dena den etnobotanika eta etnofarmakologia zientzia ezberdinak dira. Etnofarmakologiak soilik sendabelarrak eta beraien erabilera medizinala ikertzen ditu eta etnobotanika haratago doa. Gizarte ezberdinetan landareek daukaten balio ezberdinak ikertzen ditu, etxeak, tresnak, itsasuntziak, papera ...eraiki eta egiteko zein landareen erabilera erritualetan, jaietan, giza harremanetan, musikan eta elikaduran, baita medizinan ere baina solik beste arlo bat bezala. Horregatik etnobotanika botanika, ekonomia, mitologia, nekazaritza jasangarria eta etika zientzia honen alderdiak dira era berean. Esate baterako artisautzan erabilitako landareak eta nola erabiltzen diren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Etnobotanika