Martí Marcó

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Martí Marcó
Muralmarti1642zu1.jpg
Bizitza
Jaiotza Bartzelona, 1959
Herrialdea  Katalunia
Heriotza Bartzelona1979ko urtarrilaren 29a (19/20 urte)
Heriotza modua : bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak mekanikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Ezker Errepublikanoa
Estat Català

Martí Marcó Bardella (Bartzelona, 1959 - ibidem, 1979ko urtarrilaren 29a) terrorista eta militante independentista katalana izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martí Marcó Bardella Bartzelonan jaio zen, 1959an, El Raval auzoan. Familia katoliko eta errepublikar batean jaio zen eta mekanikari egin zen, diesel motorren espezialista. Viladomat kaleko tailer batean lan egiten zuen, gauez La Barcelonetako La Salle ikastetxean automozioko ikasketak zabaltzen zituen bitartean.

Eskalada eta mendizaletasuna oso gogoko zituen, baina sardanan ere oso zaletua zen eta, garaiko gazte asko bezala, irteera haietan joan zen politikan eta militantzian murgiltzen. Ohikoa zen Sant Jaume enparantzako sardana dantzarien bileretan, askotan, grisei ihes eginez. Gaztaro motza izan zuen, baina mobilizazio eta protestaldi ugari bizitzeko aukera izan zuen eta askotan hartu zuen parte La Ramblan garaiko poliziaren aurka eginiko enfrentamenduetan[1].

ERCko Kontseilu Betearazleko kide izan zen, JERCen eskutik eta Socors Català taldean ere aritu zen. Gero, Estat Català alderdian sartu zen eta 1977ra arte egon zen bertan, Agrupació Unitària d'Esquerres (AUE) eta l'Exèrcit d'Alliberament Català (EAC) sortzeko bideak egin zituen arte, Terra Lliureren sorburuak izango zirenak[2].

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

JERCen murala, Martí Marcóren omenez, Sabadellen

1979ko urtarrilaren 26an, Bartzelonan zihoan auto batean beste bi kideekin batera eta poliziak metrailatu zuen bidegurutze batean. Hilzorian geratu zen, beste kideek ihes egin zuten bitartean eta 3 egun barru hil zen Bartzelonako Ospitale Klinikoan.

Horrela esan zuen Fèlix Goñi i Roura Bruc kideak bere lagunaren heriotzaren berri izan zuenean:

« En Martí fou un camarada inigualable; les seves conviccions el portaren a moure el que feia falta per aconseguir els objectius. Visca la terra! [...] »

Oinezkoek eta auto-gidariek, autoa abandonatuta eta ateak irekita ikusi zutenean, laguntzera hurbildu zitzaizkion; ospitale batera eraman zuten, baina egindako guztiak alferrikakoak izan ziren, bi egun geroago hil egin baitzen.

Espainiako segurtasun indarrek hil zuten Terra Lliureko lehen militantea izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]