Martin Ugarte
Martin Ugarte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Legazpi, 1916ko otsailaren 14a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 1996ko uztailaren 18a (80 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta nekazaria |
Izengoitia(k) | Saletxe |
![]() ![]() |
Martin Ugarte Azurmendi "Saletxe" (Legazpi, Gipuzkoa, 1916ko otsailaren 14a - 1996ko uztailaren 18a) euskal idazlea izan zen. Legazpiko Telleriarte auzoko Saletxe baserrian jaio eta bizi izan zen, eta handik datorkio goitizena.
Gaztetan artzain ibili zen aitarekin batera, eta, hamazazpi urte zituela, Legazpiko Patrizio Etxeberria lantegian sartu eta han egin zuen lan berrogei bat urtez. 1972an On egiñaren obaria izeneko eleberria argitaratu zuen. 1959 eta 1969 artean Olerti poesia aldizkarian eta Zeruko Argia aldizkarietan argitaratu zituen bere olerki eta idazlan gehienak. 1993an Legazpi barrutiko itzen bilduma argitaratu zuen, herriko hizkera, hiztegia eta adizkera biltzen dituena.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- On egiñaren obaria. Arriantxo "sasi-mendikua"ren bizi moldez, nobela tajura tolestua (1821-1909) (1972, Itxaropena)
Poesia eta atsotitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Jatorriaren errotik (1986, Legazpiko udal kuktur-etxea. ISBN: 84-7086-162-x) Liburuak hiru atal ditu:
- "Aizkorri" artzai poema
- "Tankalaren leloan. Gure errota, ta errotarien azkena", sei kantu ta eraskia.
- "Ezagupen zentzuz", atsotitz bilduma egileraren komentarioekin.
Lexikografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Legazpi barrutiko itzen bilduma (1993, Legazpiko Udala)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honetako edukiaren zati bat Euskal Herriko Ahotsak proiektuaren webguneko orri honetatik hartu dugu, Aitortu-PartekatuBerdin 2.0 Generikoa (CC BY-SA 2.0) lizentziarekin argitaratu baitute webgunea (ikus webgune hartako lege oharra).
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martin Ugarte, Literaturaren Zubitegian.