Mary Bennett (pedagogoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mary Bennett (pedagogoa)

St Hilda's College (en) Itzuli principal (en) Itzuli

1965 - 1980
Kathleen Major (en) Itzuli - Mary Moore (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaOxford1913ko urtarrilaren 9a
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaThursley (en) Itzuli2005eko azaroaren 1a (92 urte)
Familia
AitaHerbert Fisher
AmaLettice Fisher
Ezkontidea(k)John Sloman Bennett (en) Itzuli  (1955 -
Hezkuntza
HeziketaSomerville College 1933)
Oxford High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgoi-funtzionarioa eta college head (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Colonial Office (en) Itzuli
BBC Transcription Services (en) Itzuli
St Hilda's College (en) Itzuli  (1965 -  1980)
KidetzaSociety for the Promotion of Roman Studies (en) Itzuli
Hebdomadal Council (en) Itzuli

Mary Letitia Somerville Bennett (1913ko urtarrilaren 9a - 2005eko azaroaren 1a) unibertsitatean ikasi zuen emakume britainiarra zen; ezaguna, batez ere, Oxfordeko St Hilda's Collegeko zuzendari izan zelako 1965etik 1980ra.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mary Fisher 1913an jaio zen, Oxforden, Herbert Fisher historialariaren eta Lettice Fisher gizarte-ekintzaile eta sufragistaren alaba zen; haren amak sortu zuen National Council for the Unmarried Mother and her Child (Ama Ezkongabeen eta haien Haurren Kontseilu Nazionala), Oxforden.

Oxford High Schoolen egin zituen ikasketak. Lehen titulua -Literae Humaniores- oso aipamen on eta guziko notarekin lortu zuen, 1933an, Oxfordeko Somerville Collegen, eta, gero, atzerrian ikasi zuen, antzinako Erromako zerealen hornidurari buruzko ikerketak eginez. Bigarren Mundu Gerran, Erresuma Batuko Informazio Ministerioarentzat eta BBCrentzat lan egin zuen, eta, gerraren ondoren, Kolonien Bulegoan sartu zen, Gibraltar, Malta eta Zipreren erantzukizunarekin behin baino gehiagotan.

1955ean lankide batekin ezkondu zen, John Sloman Bennett goi-funtzionarioarekin, eta administrazio publikoa utzi zuen ezkondu ondoren. Society for the Promotion of Roman Studies (en) elkarteko idazkaria izan zen, Westminster Tutors-en eskolak ematen zituen, eta Elizabeth Nuffield Trust-en epaimahaian parte hartu zuen.

Kathleen Majorren segida hartu zuen St Hilda's College nesken eskolako zuzendari gisa, 1965etik 1980ra. Lehenik eta behin, bere ikastetxean mistotasuna sartzearen aurka agertu zen, ez baitzuen ikusten emakumeen hezkuntza hobetzea zenik; gerora, ordea, iritziz aldatu, eta St Hilda's Collegen mistotasunaren aldeko aurrerapenak geldoegiak zirela uste izan zuen, baina, bera hil ondoren baizik ez zituen onartu ikasle maskulinoak ikastetxeak.

Erretiratzean, Oxforden eta Surreyko txabola batean bizi izan zen, aldizka, eta familiaren historiari buruzko ikerketa egin zuen. Senarra 1990ean hil zitzaion.[1] St Hilda's Collegek zuzendariaren erretratua margotzeko eskatu zion Jean Cookeri.[2][3] Bularreko minbiziak jota hil zen Surreyn (Thursley), 2005eko azaroaren 1ean.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Ilberts in India, 1882–1886: an Imperial Miniature, London, British Association for Cemeteries in South Asia, 1995
  • Who was Dr Jackson? Two Calcutta Families, 1830–1855, London, British Association for Cemeteries in South Asia, 2002 (ISBN 978-0-907799-78-8, lire en ligne)
    • Martha S. Vogeler. (2014ko uztailaren 14a). «Bennett, Mary. Who Was Dr Jackson? Two Calcutta Families, 1830–1855» Albion 36 (2): 388–389.  doi:10.2307/4054289..
  • Mary Bennett: an Autobiography, Oxford, St Hilda's College, 2006

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Brown, Hilda. (19 November 2005). «Mary Bennett» The Independent.
  2. «Jean Cooke» The Telegraph (London: Telegraph Media Group Limited) 22 August 2008.
  3. Your Paintings: Jean Cooke paintings slideshow. Art UK.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]