Mary Welsh Hemingway

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mary Welsh eta Ernest Hemingway 1953an.

Mary Welsh Hemingway (1908ko apirilaren 5a - 1986ko azaroaren 26a) kazetari amerikarra izan zen, eta Ernest Hemingwayen laugarren emazte eta alarguna.

Minnesotan jaio zen, egurgile baten alaba zelarik. 32 urte zituela, Lawrence Miller Cook, Ohioko drama ikasle batekin ezkondu zen. Ez zuten luze iraun elkarrekin eta banatu egin ziren. Banaketaren ostean, Mary Chicagora joan zen Chicago Daily News egunkarira lanera, eta bertan ezagutu zuen Will Lang Jr. Oporretan Londresera joan zen eta London Daily Express egunkarian lanean bukatu zuen. Paris-era bidali zuten Bigarren Mundu Gerra hastear zegoela berri ematera.

Gerra garaian ezagutu zuen Noel Monks kazetari Australiarra, bere senarra izango zena. 1944an Ernest Hemingway ezagutu zuen Londresen eta lagun minak bihurtu ziren. 1945ean, Mary Wels dibortziatu egin zen Noel Monksengatik, eta 1946ko martxoan Ernest Hemingwayekin ezkondu zen Kuban. Harrezgeroztik elkarrekin bizi izan ziren Kuban, Key West (Florida) eta azkenik Ketchum (Idaho)n.

1976an, How It Was deituriko autobiografia idatzi zuen.