Maryse Cachenaut
Maryse Cachenaut | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Itsasu, 1971 (52/53 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | nekazaria |
Maryse Cachenaut (Itsasu, Lapurdi, 1971) laboraria da, Xapatako lehendakaria (Itsasuko gerezi ekoizleak), Lurramako lehendakaria, Euskal Herriko Laborantza Ganberako kidea eta Euskal Herriko Laborarien Batasuna sindikatukoa.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1995ean Itsasuko Etxeberria etxaldean aita-amen segida hartu zuen. Maryse Cachenaut Ipar Euskal Herriko laborantza iraunkorraren figura enblematikoa da. Bere senarrarekin esne-ardiak hazten eta Itsasuko gereziak ekoizten ditu.[2]Maryse Cachenaut EHLG-aren sortzaileetako bat da eta Lurramaren hasieran parte hartu zuen.
Herrikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrikoan parte hartzen hasi zen 90. hamarkadan, bere gurasoen ildotik segituz, enpleguen sortzean parte hartzea funtsezkoa baitzen eta Herrikoak goraipatzen zituen baloreekin ados zelako, hots elkartasuna eta bere buruaren jabe izan nahia. Berantago, Lurzaindiaren sortzaileetako bat izan zen. Honek, Herrikoa bezala, herri aurrezkia mobilizatzea du xede, lurrak kolektiboki erosiz gure lurraldeko laborantza herrikoiaren garapena sustatzeko.
Marysek Herrikoa crowdfundinaren aitzindari izan zela dio. “80. hamarkadaren hasieratik, Herrikoak biztanle gehiengo bat konbentzitu zuen bere aurrezkiaren zati bat enpleguak sortuko zituzten lekuko proiektu batzuetan inbestitzeko. Ez zen aise, kontzeptu hori garai hartan biziki berritzailea zelako. Eta lurralde hau garatzeko Herrikoaren arrakastak baikortasun hatsa ekarri zuen.[3]
Lurzaindia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurzaindiari esker, Herrikoarekin zuen lotura azkartu da, enplegu partekatu bat dutelako amankomunean. Honek berriz ere erakusten du Ipar Euskal Herrian elkartasuna indar bat dela. Azaldu du "Lurzaindiak amalurra zaindu eta merkatu espekulaziotik babestea" duela helburu, eta horretarako 500 hektarea erosiak dituztela jada.[4]
Lurraren eskuratzea da oztoporik handiena laborantzan hasi nahi duten gazteentzat.
Laborantza lurrak galduz doaz: 35 urtean, 7.000 hektarea inguru. Laborantza lurren salmenta espekulatiboen kontrako borrokaz aritu da Cachenaut. 1979an, Lurra Laborantza Lurren Elkartasun Taldea (GFAM) sortu zen. GFAMk 40 urtez hamabost eroste egin zituen, eta orotara 262 hektarea eskuratu. 2013an erabaki zen Lurzaindia SCA bihurtzea; hots, akzio bidez diruztaturiko sozietate bat. 2013tik 2023ra erosteak areagotu dira, eta 480 hektarea eta eraikin batzuk badituzte. 2016an sortu zen Lurzaindia. Elkartearen lana sentsibilizatze lana eramatea da. 2022ko urte bukaeran Terre de Liens deituriko fundazioak baimena ukan zuenez, Lurzaindia haren babespeko fundazioa gisa bihurtu zen.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Maryse Cachenaut, Auteur à Enbata» Enbata 2023-10-16 (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
- ↑ Etchecaharreta, Emma. (2023-05-26). «Les producteurs de cerise d’Itxassou face au défi climatique» www.mediabask.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
- ↑ «Gure akziodunak» herrikoa.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
- ↑ «Maryse Cachenaut: "Lurraren eskuratzea da oztoporik handiena laborantzan hasi nahi duten gazteentzat"» EITB 2023-10-06 (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
- ↑ ««Laborantza lurrak galduz doaz: 35 urtean, 7.000 hektarea inguru»» Berria 2023-09-08 (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).