Maryse Goudreau
Maryse Goudreau | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Campbellton (en) , 1980 (43/44 urte) |
Herrialdea | Kanada |
Hezkuntza | |
Heziketa | Concordia University (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria eta artista |
Jasotako sariak | ikusi
|
marysegoudreau.com | |
Maryse Goudreau (Campbellton, New Brunswick, 1980) argazkilaria eta artista da.[1] Pointe-à-la-Croixen bizi da, Gaspésie–Îles-de-la-Madeleine eskualdean (Quebec).[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Concordia Unibertsitatean lizentziatuta, Maryse Goudreauren praktika artistikoa garatu du argazkigintza, arte-liburua, bideoa, eskultura, soinu-instalazioak eta performance adierazpideetan.[2][3]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamar bat urtez lan egin zuen Ristigouche Batailaren Museo Nazionalean, eta horrek historian jakintsu egin zuen.[4]
2016an, Maryse Goudreauk tanke bat aurkitu zuen, eta aurkikuntza horren inguruan performance artistiko bat proposatzea erabaki: “Escuminaceko tankearen lehen eta azken jaialdia”.[4][5]
2016an, halaber, Histoire sociale du béluga argitaratu zuen artistak, aldi berean antzerki-lan bat eta artista-liburu bat irudikatzen dituena. 2020an, La Conquête du béluga argitaratu zuen artistak. Bertan, Kanadako Komunen Ganberak 1876 eta 2019 artean belugari buruz egindako eztabaiden transkripzioak biltzen ditu. Belugaren inguruko lilura hori bere ikuspegian sartzen da 2012tik.
Museoak eta bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Musée des beaux-arts de Montréal[6]
- Musée régional de Rimouski
- Musée d’art contemporain de Baie-Saint-Paul
- Collection Prêt d'œuvres d'art (CPOA) Musée national des beaux-arts du Québec[7]
- Musée de la Gaspésie
- Collection de la Ville de Montréal
Erakusketak eta zabalkundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2020: ekologiaren ikuspegiei buruzko erakusketa kolektiboa, Montrealgo Arte Ederren Museoa[6]
- 2020: Quebeceko egungo arte-azoka[8]
- 2019: Speculating futures erakusketa, Veneziako Biurtekoa
- 2019: “Dans le ventre de la baleine” (Balearen sabelean) murgiltze-hotsaren esperientzia[1], Percéidesen Jaialdia[9]
- 2014: argazkigintzaren merkatuari buruzko mahai-inguru batean parte hartu zuen, Bertrand Carrièrekin eta Diapositive volatile et autres troubles erakusketa, argazkigintzaren nazioarteko topaketak Gaspésien[10][11][12]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2020: Urteko artista Gaspésie–Îles-de-la-Madeleine eskualdean, Conseil des arts et des lettres du Québecen saria (Quebeceko arte eta letren kontseilua).[3]
- 2017: Lynne Cohen saria (argazkigintza garaikidea), Musée national des beaux-arts du Québec (Quebeceko Arte Ederren Museo Nazionala).
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maryse Goudreau, La Conquête du beluga, livre d’artiste, Les Éditions Escuminac, 2020.
- Maryse Goudreau, Histoire sociale du béluga, livre d’artiste, Les Éditions Escuminac, 2016
- Guy Sioui Durand, L’art politique, Nouvelles ruses et anarchie, Manif d’art – Québeceko biurtekoa, Résistance – Et puis, nous avons construit de nouvelles formes, 2014
- Pablo Rodriguez, Guy Sioui Durand, Adrienne Luce, Michel Campeau, L’appel Maryse Goudreau, SAGAMIE Édition d’art, 2012
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Photographie - Maryse Goudreau, heure à part. .
- ↑ «Mise au monde»: le béluga, emblème de survie. .
- ↑ a b La Fabrique culturelle: Maryse Goudreau, artiste de l’année en Gaspésie [VIDÉO. ] 2020-11-24.
- ↑ a b Un char d’assaut de la Seconde Guerre mondiale découvert en bordure de la Baie des Chaleurs. 2015-09-02.
- ↑ ICI.Radio-Canada.ca, Zone Environnement-. À Escuminac : des abeilles au travail dans un tank de la Deuxième Guerre mondiale. .
- ↑ a b Programmation 2020 du MBAM : objectif diversité !. 2019-11-26.
- ↑ Goudreau, Maryse. .
- ↑ Foire en art actuel de Québec: une offre doublée pour l'édition virtuelle. 2020-11-15.
- ↑ ICI Radio-Canada Première | Balados, livres audio. .
- ↑ Tournée de photographes en Gaspésie. .
- ↑ Tournée de photographes en Gaspésie. .
- ↑ Maryse Goudreau à Carleton-sur-Mer | Rencontres internationales de la photographie en Gaspésie. .