María Belmonte Barrenechea
María Belmonte Barrenechea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1953 (70/71 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea doktoretza |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea, ikertzailea eta interpretea |
María Belmonte Barrenechea (Bilbao,1953) idazlea, itzultzailea eta ikertzailea da. Katalanezko eta gaztelaniazko interprete gisa lan egiten du. [1] Bere literatur lanen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Peregrinos de la belleza (2009), Viajeros por Italia y Grecia (2015), Los Senderos del mar (2017), En tierra de Dioniso (2021).[2][3]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Antropologiako Departamentuak doktore titulua eman zion 1995ean, Erlijioen Historian oinarritutako tesiarekin. Harrezkeroztik, ikertzaile eta itzultzaile lanetan aritu da gaztelania eta katalanez .[3][4] Literatura-idazle gisa egindako ibilbidean, bere lana mundu klasikoaren kulturak markatu du: Greziak eta Erromak. Honez gain, Leonard Cohen, Henry Miller, Vernon Lee eta beste idazle batzuen eragina izan du.[5][2]
María Belmontek En Tierra de Dioniso[6] liburuan egindako prosa Diario de Mallorca egunkariko partaidea den Biel Mesquidak honela katalogatu du:
[...] oroitzapenez, tokiz eta pertsonaiaz beteriko Mazedonia grekoaren ikuspegi pertsonala, besterenezina, jakituna, poetikoa eta entretenigarria.
FanFan aldizkariko Alfredo Urdaci kazetariak berriz honela dio:[7]
[...] ikusezina argitzeko irrikaz dago, eta, hori lortzeko, historiako pertsonaiei eta beste bidaiari batzuei dei egiten die leku bakoitzaren arima bereganatzeko. Horrek denbora eta dedikazioa eskatzen ditu.
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Peregrinos de la belleza (2009)
- Viajeros por Italia y Grecia (2015)
- Los senderos del mar. Un viaje a pie (2017)
- En tierra de Dioniso (2021)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Belmonte, María» datos.bne.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «María Belmonte: "Hay una inmensa poesía en las historias que cuentan las ruinas"» El Español 2021-02-23 (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Maria Belmonte» www.acantilado.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) FLM - CONACULTA. «María Belmonte» Enciclopedia de la Literatura en México.
- ↑ (Gaztelaniaz) Valenzuela, Alfredo. «Belmonte: "Las humanidades ayudan a conocer la urdimbre de la vida"» elobrero.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «En tierra de Dioniso» www.acantilado.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
- ↑ «En tierra de Dioniso | Editorial Acantilado» ACANTILADO.