María Sorolla
María Sorolla | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1889ko apirilaren 13a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1956ko ekainaren 19a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Valentziako hilerri nagusia |
Familia | |
Aita | Joaquín Sorolla |
Ama | Clotilde García del Castillo |
Ezkontidea(k) | Francisco Pons Arnau (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Institución Libre de Enseñanza |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
María Clotilde Sorolla García (Valentzia, 1889ko apirilaren 13a – Madril, 1956ko ekainaren 19a), margolaria izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joaquín Sorolla margolariaren eta Clotilde García del Castilloren alaba nagusia izan zen.[1][2]
Ikasleen kreatibotasuna bultzatzen zuen Institución Libre de Enseñanza izeneko erakundean ikasi zuen. Bertan, garai hartako neskatilek eskola erlijiosoetan jaso ohi zutenaren desberdina zen hezkuntza jaso zuen, beraz.[1][2]
1916an Francisco Pons Arnau margolariarekin ezkondu zen, Joaquín Sorollaren ikasle izandakoarekin. Seme bat izan zuten Francisco Pons Sorolla, arkitektua, urbanista eta Arkitekturako Zuzendari Nagusia izan zena.[1]
Bere sendiaren zati handi bat bezala, Valentziako hilerrian dago hilobiraturik.[1]
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso gaztetatik bere aita margolariaren eta, era berean, pintatzen zuten neba Joaquínen eta Elena ahizparen eragina izan zuen.[2] Elena eskultore garrantzitsua izan zen bere garaian eta neba Sorolla Museoaren lehen zuzendaria izan zen (1932tik 1948ra).[3]
Seguru asko aitak bultzatuta, 1916an Valentziako Gazteen Erakusketan parte hartu zuen (bere ahizpa Elenak hurrengo urtean hartu zuen parte).[2]
1926an bere ahizparekin erakusketa egin zuen Madrilgo Lyceum Klub Femeninoan eta kritika oso onak jasotzeaz gain, lan batzuk saldu zituzten.[2]
Bere lana ez da oso ugaria, ez baitzen pintore profesional bihurtu.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Varona, Mery. (2019-12-23). María Sorolla. (Noiz kontsultatua: 2021-08-13).
- ↑ a b c d e Almarza, Fabiola. (2013ko ekaina). Helena Sorolla García. Museo Sorolla.
- ↑ a b Rius Vernet, Núria. (2010-10-08). Elena Sorolla García. In Diccionari biogràfic de dones. Xarxa Vives d'Universitats, Generalitat de Catalunya i Consell de Mallorca, (Noiz kontsultatua: 2021-08-13).