Masai
Itxura
| Masai | |
|---|---|
Masai gazteak | |
| Biztanleak guztira | |
| 1.512.000[1] | |
| Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
| Hizkuntza | |
| Maa | |
| Erlijioa | |
| Kristautasuna, Afrikako erlijio tradizionalak | |
| Zerikusia duten beste giza taldeak | |
| Beste etnia nilotikoak |
Masai herria[2][3] talde etniko nilotikoa da, Kenyan eta Tanzaniako iparraldean bizi dena. Ohitura eta jantzi bereziak dituztenez, eta ekialdeko Afrikako parke nazionaletatik gertu bizi direnez, Afrikako etnia ezagunenetako bat da.[4] Maa hizkuntzan hitz egiten dute;[4] nilo-saharar familiako mintzaira da, dinkera eta nuerera hizkuntzen ahaidea. Horrezaz gainera, masaiek Kenyako eta Tanzaniako hizkuntza ofizialak ikasi ohi dituzte: swahilia eta ingelesa. 1,5 milioi lagun inguru dira gaur egun,[1] baina zaila da haien kopurua zehazki zenbatzea, erdi nomadak baitira. Nekazaritzatik eta abeltzaintzatik bizi dira. Beren tradizio eta sinismenak dituzten arren, kristautasuna praktikatzen dute gaur egun masai askok.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 Maasai. joshuaproject.net (kontsulta data: 2019-09-1).
- ↑ Euskaltzaindia. 190. araua: Munduko herriak eta etniak. euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2019-09-1).
- ↑ «Estilo Liburua» Berria.
- 1 2 Fincke, Jens Maasai: Introduction, bluegecko.org