Mashū aintzira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mashū aintzira, 摩周湖
Kamuy-to
Image-2008 Lake Masshu.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 351 m
Azalera 19,1 km²
Sakonera 211,5 m
Bolumena 2,86 hm³
Geografia
Koordenatuak 43° 35′ 00″ N, 144° 31′ 00″ E / 43.583333333333°N,144.51666666667°E / 43.583333333333; 144.51666666667Koordenatuak: 43° 35′ 00″ N, 144° 31′ 00″ E / 43.583333333333°N,144.51666666667°E / 43.583333333333; 144.51666666667
Herrialdea Japonia
Lurraldea Teshikaga Itzuli
Babestutako-eremua Akan Parke Nazionala

Mashū aintzira (japonieraz: 摩周湖 Mashū-ko?) edo ainueraz Kamuy-to, Hokkaido uhartean dagoen aintzira ezaguna da. Akan Parke Nazionalaren barnean dago eta kraterrean eraturiko lakua da. Munduko aintzira gardenena izatearen ospea dauka.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintziraren ertzean 200 metrotako altuera duten krater-hormak daude. 1931ean ikuspena neurtu zuten eta 41'6 metrotako sakoneraraino iristen zela ikusi zuten, Baikal aintzirak berak baino gehiago. Gaur egun 20 eta 30 metroren artean omen dago, dirudienez izokina eta amuarrainak sartu izanaren ondorioz.

Udan aintzira behelainoak estaltzen du eta misteriotsu bihurtzen du Diotenez zorte txarrekoa omen da aintziraren azala ikustea.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ainuek Kamuy-to izena eman zioten, "deabruaren aintzira", eta ondoan dagoen mendiari Kamuinupuri. Japonierazko itzulpena aintzirarentzako Mashin-ko da eta mendiari Mashū deitu zioten "mendi biluzia". Urteen poderioz aintzirak ere mendiaren izena hartu zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mashū aintzira estratobolkan baten kraterra da, Kussharo aintziraren alboan eratu zen krater txikiago bat hain zuzen ere. Badirudi kraterra eratu zuen erupzioa duela 7.000 urte gertatu zela.

Mashū sumendiaren aktibitatea oso handia da, Japoniako sumendien artean bigarrena, hala ere azken erupzio handia duela 2.000 urte izan zen.

Erupzioen ondorioz Kamuishu uhartea eta Kamui mendia eratu ziren.

Flora eta fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzirako bizidun bakarrak fitoplanktona eta zooplanktona izan ziren izokinak eta amuarrainak sartu zituzten arte.

Aintziraren ertzetan izeiak eta piceak dira nagusi.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 43° 35′ N, 144° 31′ E / 43.583°N,144.517°E / 43.583; 144.517{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mashū aintzira Aldatu lotura Wikidatan