Maskaroi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maskaroia

Arkitekturan, maskaroia obra arkitektonikoko apaingarri mota bat da. Aurpegi baten itxura duen, harrizko edo beste material bateko apaingarria da, iturrietan eta taulamendu azpian jartzen dena, baita balkoiko beheko aldean, arkupeetako giltzarrietan eta kobazuloen irekiduretan ere.

Aurpegiei itxura serioa edo groteskoa ematen zaie. Orokorrean faunoen, jakintsuen, naiadeen eta bestelakoen aurpegiak izan ohi dira. XVII. eta XVIII. mendeetako arkitektoek eraikin mota guztietan erruz erabili zuten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maskaroi Aldatu lotura Wikidatan
Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.