Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Fauno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Fauno (latinezko faunus hitzetik, bere aldetik antzinako grezierazko φαῦνος, phaunos hitzetik datorrena) erromatar pertsonaia da. Baso eta oihanetako izpirituen pertsonifikazioa zen, artalde eta artzainen zaindaria, eta greziarren Pan jainkoaren parekoa. Lupercus (“otso”) deitura gaineratzen zaio maiz. Ahuntzaren adarrak eta apatsak dituzten basoetako izakiei egiten die erreferentzia.

Faunoa zelai eta basoetako jainkoa zen, sailak babesten zituena, ugalkortasuna handitzen zuena eta piztiengandik babesten zituena. Jainko profetikotzat hartzen zen, basoetan entzuten ziren ahotsen bitartez edota ametsen bitartez komunikatzen zena; batzuetan amesgaiztoen errudun gisa ere hartzen zen. Izaera lizunarekin irudikatzen zen, etengabe basoko ninfei jarraika. Batzuetan baserritarren aurkako sorginkeriak bidali zitzakeela ere sinesten zen; haiek orduan, gorputza sendabelarrekin igurzten zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.